Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:09 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

‘Tabira eta Mikeldi’, Jon Irazabal Agirre

Jon Irazabal Agirre

Jakitera eman denez, Luis Valdes doktoreak, Tabirako San Pedro ingurua eta Mikeldiko San Bizente baseliza egon zen lekua aztertuko ditu, eta Durangoren jatorria sakonago ezagutu ahal izango dugu. Ikasketa horiek egiteak pozten nau, baina Tabira eta Mikeldi ez dira ahaztuta egon, behintzat Gerediaga Elkarteari dagokionez.

Mikeldi. Durangoko Udal Artxiboa

Aita Vicente Zavalak egindako lan handia aipatu gabe ezin da Tabirari buruz hitz egin. Baina bere lanak ez ziren bakarrak izan, Luis Valdes doktorearen ikasketak lehenak izango ez diren bezala. 1989an Tabira birmoldatu zenean, Gerediaga Elkarteak eskatuta,  Udalak Iñaki Garcia Camino, Bilboko Arkeologi Museoko egungo zuzendariari eskatu zion inguru horren azterketa arkeologikoa egitea. Unea aprobetxatuz, Concepcion de la Ruak, EHU-UPVko Antropologia Laborategiko zuzendariak, Durangoko kondeen aztarnak dituzten eliza barruko sarkofagoak, ikertu zituen.

2012an, Tabirako eliza eta ingurua berriro aztertu ziren. Elizaren barrualdea georadarrez arakatua izan zen eta hormen fotogrametria egin zen. Kanpoaldeko hilobiak aurkitu ahal izan ziren. Ikerketak Belen Bengoetxeak, EHU-UPVko Letren Fakultateko dekanoak, eta Teresa Camposek, arkeologian doktoreak, garatu zituzten.

Mikeldiko San Bizente baseliza zegoen eremuan, etxebizitzak eraiki aurretik, 1991an Amaia Basterretxea, Bilboko Euskal Museoko zuzendari ohiaren zuzendaritzapean indusketak egin ziren, XI. eta XII. mendeetako aztarnak aurkituz.

Gure iragan aztertzen jarraitzen dela egiztatzea pozgarria da. Baina elkarte eta pertsonek gure kultur ondarearen alde egin duten borrokarena memoria zein erran galtzen dugun ikusteak pena ematen du. Borroka eta lan haiek gabe, gaur egun, hain harro sentitzen garen eraikin eta elementu askok ez zuten iraungo.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu