Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
7:19 am,
temperature icon 6°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Raquel Calvoren ‘durangas’ dokumentala Zugaza zineman ikusgai larunbatean

🟣 EMAKUMEOK MUGAn

Martxoaren 11an, Zugaza zineman ‘durangas’ dokumentalaren aurre-estreinaldia ikusteko aukera izango dugu. Huts laborategiaren ekoizpenak Durangoko Udaletxearen berdintasun eta nagusien sailen laguntza izan du. Proiekzioa emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko antolatu den programazioaren barne kokatzen da. Filma eguerdiko 12etan aurkeztuko dute zuzendaria eta protagonista diren Raquel Calvo eta Arrate Bañeresek, hurrenez hurren. Ondoren, solasaldia egindo dute bertaratutakoekin.

‘durangas’ bere protagonisten elkarrizketa, hausnarketa eta azken finean, haien bizitzen emaitza da. Norbanakoen jatorri, hezkuntza, enplegu, sexualitate edota aisialditik tiraka 60. eta 90. hamarkaden gainean dituzten oroitzapenak josten ditu.

Dokumental labur honek bidai berezia jarraitu du. «Oroimena modu kolektiboan eraikitzea zuen helburu, gidorik gabe, hautatutako protagonistarik gabe eta istorioaren forma zehaztu gabe. Labur esanda, emakumeok Durangon bizitako urteak elkarrekin gogoratzea eta kontatzea bilatzen genuen. Hogei bat tailer eta elkarrizketen bitartez narrazioa edukiz bete zen eta horiei emakumeon arteko jolas eta harremana irudikatzen dituzten irudiak soinu-bandaren grabazioa gehitu zaio, Durangoko Orfeoiaren emakumeekin. Guztira, ia 50 emakumek kontatu digute haien istorioa», adierazi dute.

Durangoko Orfeoiaren emakumeek antzestutako soinu banda

Durangoko Orfeoiaren emakume bik dokumentalaren prozesuan hartu zuten parte, horrek soinu banda berezi bat sortzeko aukera zabaldu zuen. Lehenengo, Asier Pérez Basterrak dokumentalarentzat sortutako soinu banda asmatu zuen, ondoren, Garazi Navas Mundiñanok ahotsetara egokitu zuen eta azkenik, irailean, orfeoiko emakumeek abestu zuten. Navasen gidaritzapean abestu zuten emakumeek iraila osoan aritu ziren entseguan. Izan ere, diskordantziaz betetako partitura atonala erronka bat izan zen.

Ekoizpenean udal baliabideen laguntza ere izan da, hala nola Andraguneko gunea, non tailerrak eta elkarrizketa gauzatu diren, Udal Artxiboa edo San Agustin Kultur Gunea.

 

Fitxa

‘durangas’ (2023)

31’15».

Dokumentala

Gidoia eta zuzendaritza: Raquel Calvo 

Testigantzak: Flora Ncara, Uri Ruiz, Ángela González, Ángela Soriano, Marisa Barrena, Maite Agirre, Arrate Bañeres, Asun Canales, Miren Sarrionandia, Rosi Larralde, Maite Aranburu, Luisi Gómez, Mila Larralde, Asun Larralde, Itxaso Izundegui, Pilar Txuntxurreta, Puri Sarrionandia, Bitori Ruiz eta Itziar Urionaguena

Ekoizpena: huts laborategia

Argazkia: Zuriñe López de Sabando eta Juan Arrosagaray

Tailer eta elkarrizketen gidaritza: Marta Calvo, Raquel Calvo eta Zuriñe López de Sabando

Soinu-banda: Asier Pérez Basterra, Garazi Navas Mundiñano eta Durangoko Orfeoiaren emakumeak

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu