Ostirala,
2024ko Azaroak22

MugaKultura

loader-image
Durango
12:20 am,
temperature icon 7°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

Berrizko Amaraune MKE eta Udalak ‘Umeentzako Mendi Erronka’ ekimena aurkeztu dute

Berrizko Amauraune Mendi Kirol Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, Umeentzako Mendi Erronka ekimena jarri du abian, kirola eta jarduera fisikoa mendizaletasunaren praktikarekin sustatzen jarraitzeko helburuarekin.

Bi kategoriatan banatuta, alde batetik, 9 urte arteko haurrak eta, bestetik, 9 eta 16 urte bitarteko adingabeak, horietako bakoitzean, parte-hartzaile bakoitzak Durangaldeko mendien gailur batzuetara igotzeko erronka osatu beharko du. Jarduera doakoa da, izena emateko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik eta guztiek azaroaren 26ra arteko epea izango dute ekimena betetzeko.

9 urtetik beherakoentzako erronka bost mendiko gailurrera iristea izango da eta zerrenda hurrengoak daude: Sarrimendi (604m), Oiz (1026m), Ariatxu (489m), Arakaldo (566m), Santamariñazar (676m), Intxorta (743m), Saibi (954m), Astxiki (785m), Urregarai (704m) eta Larrano puntie (981m).

Zortzi tontor

9 eta 16 urte bitarteko adingabeentzat zortzi tontorrera igotzea proposatzen da, eta horien artean lehen aipatutako mendiak daude, Mugarra (969m), Alluitz (1034m), Anboto (1331m), Udalaitz (1120m) eta Untxillaitz (934m).
Jarduerari buruzko informazio guztia, inola ere lehiaketa bat ez dena, honekin batera doan kartelean dago eskuragarri.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu