Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:06 am,
temperature icon 18°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Maristak Durangoko BATXILERGOA ezagutzeko Ate irekiak

Maristak

Argi duzu Batxilergoa datorren urtean ikasi nahi duzula? Teknologikoa, zientifikoa edo humanistikoa?

Argi baduzu edo ez hain argi, ez galdu aukera Maristak Durangoko profesionalei hurrengo galderak egiteko: Zer behar dute unibertsitateek eta lanbide-heziketak? Uste duzu edukiak jakitea besterik ez dutela behar?

Maristak Durangoko pertsonok oso ondo azalduko dizugu hori ziurtzat jotzen dela, baina, horrez gain, autonomoa izan behar duzula, taldean lan egiten jakin behar duzula, ikerlaria izan behar zarela, ikasteko gogoa izan behar duzula,…eta Maristak Durangoko Batxilergoan, hau da mkdBatx-en, etorkizun hurbil horretarako beharrezkoak diren gaitasunak nola lortuko dituzun.

Selektibitate baterako solik prestatzen? Selektibitaterako eta Batxilergoa amaitzean eskatuko dizutenerako prestatuko zaitugu. Nola? Metodologia aktibo kooperatiboekin, proiektu digitalarekin, hizkuntzekin, balioekin eta aukeratzen duzun guztia gogoz egin behar duzula irakatsiz baino ezin da izan.

Maristak Durangoko BATXILERGOA ezagutu nahi duzu? Aukera ederra dugu zuretzat Martxoak 7an 18:00tan BATXILERGOKO ATE IREKIETAn! Martxoaren 3an inprimakia itxi aurretik, bat egin gure ate-irekietara ikastetxea bisitatzeko. Ez galdu gure zentroa ezagutzeko eta eskaintzeko dugun guztia ezagutzeko aukera! Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 📞 946810058 telefonora edo izena emon HEMEN.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu