Ostirala,
2024ko Abenduak27

MugaKultura

loader-image
Durango
1:15 am,
temperature icon 8°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Marixelarre Sariarekin omenduko ditu Amorebieta-Etxanok 1940 eta 1975 urteen artean lanean aritu ziren emakumeak

🟣 EMAKUMEOK MUGAn

Amorebieta-Etxanok martxoaren 8aren harira, Emakumeen Nazioarteko Eguna, antolatutako hainbat ekintza jasoko ditu hilabete honetan zehar. Ainhoa Salterain Berdintasuneko eta Gizarte Ekintzako zinegotziak gogorarazi du egun hori aldarrikapenerako eguna dela, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkor eta errealerantz urratsak emateko helburuarekin egutegian jasotako eguna, alegia: “erakunde gisa, herritarrak sentsibilizatzea da gure betebeharra, hainbat kanpaina eginez eta gizartea kontzientziatzeko programak sustatuz. Herritar guztien inplikazioa funtsezkoa eta beharrezkoa da gizarte gisa aurrera egiten jarraitzeko”, azaldu du.

Lupe Lekuona ipuin kontalaria Amorebieta-Etxanon izango da.

 

Martxoaren 8ko ekitaldi nagusia Herriko Plazan egingo da: eguerdiko 12:00etan Amorebieta-Etxanoko Udalak elkarretaratzea deitu du bertan eta Adierazpen Instituzionalaren irakurketa egingo da. Udalak herritarrak animatzen ditu elkarretaratzean zein herriko elkarte feministek antolatutako gainerako ekitaldietan parte hartzera.

Marixelarre Sariaren bigarren edizioa

Era berean, aurten, Marixelarre sariaren bigarren edizioa izango da, hau ere, martxoaren 8aren harira. Hilaren 11n izango da ekitaldia Zubiondo parkean kokatutako karpan, 12:30etan hasita. Sariaren helburua emakume zornotzarraren irudia eta Amorebieta-Etxanoko emakumeen alde lan egin duten pertsona, erakunde eta proiektuak aitortzea dela gogorarazi du Ainhoa Salterainek: “Aurten, 1940-1975 urteen artean profesionalki lanean aritu ziren emakume zornotzarrak omenduko ditugu. Emakume ororentzat konplexua zen gizarte eta garai hartan egindako lana eta ahalegina aitortu eta balioan jarriko ditugu”:

18 artisau eta nekazal postu

Emakume Nekazari eta Artisauen Azoka ere ezinbesteko hitzordua da Amorebieta-Etxanon. Hau ere martxoaren 11n ospatuko da. Salterainek azpimarratu du azoka honen 25. urteurrena ospatuko dela aurten: “edizio berezia izango da aurtengoa. Emakume artisau eta nekazariek beren produktuak saltzen dituzten gunea izateaz gain, azoka hau emakume guzti horien topagune bilakatu da. Erakunde gisa gure ardura da beren lana eta iraunkortasunaren alde egiten duten apustua balioan jartzea, baita gure baserrien zaintzaren eta artisautzaren alde egindako lana indartzea ere, guzti hori, gainera, bere familiaren zaintzan erreferente izanik”.

Hogeita bosgarren edizio honek 18 postu izango ditu, Zubiondo parkean kokatutako karpan, 10:00etatik 15:00etara. Horrez gain, “Emakume baserritarrak Gaittun” erakusketa egongo da azokaren inguruan eta ekitaldi guztia Triki Piu taldeak girotuko du.

Hilabete osoko jarduerak

Aipatutako jarduerez haratago, martxoaren 6tik aurrera emakumeei zuzendutako “Ni neu zinegile…nire filmaren zuzendari” ikastaroa eskainiko da. Antzerkia ere izango da aukeran: martxoaren 10ean “Feminissimas” antzezlana ikusteko aukera izango da Zornotza Aretoan. Era berean, haurrei eta gazteei zuzendutako jarduerak egongo dira. Martxoaren 18an, “Zu eta ni berdin” ipuin kontaketa saioa eskainiko da Lupe Lekuonaren eskutik, 12:00etan, Udal Liburutegian. Gaztetxokoan, halaber, martxoaren 8an bertan, “Memory” izeneko jokoan parte hartu ahal izango dute zornotzarrek eta hilaren 12an, emakumeen eguneko Tik Tok lehiaketa egingo da. Azkenik, hiru erakusketa izango dira: martxoaren 1etik 31ra Iñaki Mendizabalen ‘Azukrearen garratza’, apirilaren 12tik 30era Maria Alarcon eta Alexia Randez eskultoreen “Te ha sentido alguna vez un trozo de carne”, erakusketa eskultorikoa, Zelaietako erakusketa aretoan, eta apirilaren 11etik 25era “Gizonak berdintasuneran eta maskulinitate berriak. Jendarte berri baten aldeko irudi berriak”, argazki erakusketa, Zelaieta Zentroan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu