Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
11:55 am,
temperature icon 13°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 29 Km/h

Arrien zendutako pasiotarraren ‘¡Salvad a los niños! Historia del exilio vasco en Gran Bretaña’, Ebook formatuan eskuragarri

Irakaskuntza-arloko profesionalek eta, 1937. urtean, Bretainia Handira ebakuatutako neska-mutikoen senideek Gregorio Arrien Berrojaechevarria (Kortezubi, 1936) ikertzaileak  idatzitako ¡Salvad a los niños! Historia del exilio vasco en Gran Bretaña, 1937-1940 liburua eskuratzeko aukeraz etengabe galdetzen dutenez, Sabino Arana Fundazioak horien guztien esku jartzea, Ebook bertsioan, erabaki du lana webgunean jarrita. Bera, apaiz pasiotarra, Amorebieta-Etxano bizi zen eta 2019an zendu zen. 

Gregorio Arrien. IBAN GORRITI

Izan ere, lana SAFen aurkeztu eta gutxira, 2014an, edizio inprimatua laster agortu zen, eta ordutik hona jende askok eskuratu nahi izan du aleren bat.

Eusko Jaurlaritzaren Londresko ordezkaritzatik, beste iturri artxibistiko eta hemerografiko batzuetatik eta zuzeneko protagonisten ahozko lekukotza ugarietatik jasotako dokumentazio aberats eta ordura arte ia argitaratugabea zenekoan oinarrituta, lan osoa eta mardula (902 orrialde) idatzi zuen Gregorio Arrien historialariak. Lan horretan, doi-doi jorratzen dira euskal haurren Erresuma Batuko erbestealdiaren nondik norako guztiak.

Lan horrek datu berri asko dakartza

¡Salvad a los niños! liburuan, Euskadiko gerra, haurren ebakuazioa eta horiek esparru eta barnetegietan izandako bizitza kontatzen dira; era berean, haurren laguntzaileen historia, maistra eta apaizen historia, Londresko ordezkaritzaren historia eta Britainia Handira iritsi ziren gainerako euskal erbesteratuen historia ere kontatzen da. Datu berri asko dakartza lan horrek, eta lehendik ezagutzen zenaz gain, irakurleak xehetasun ugari aurkituko ditu bilketa-lan horretan, euskaldunek gerratik ihesi Erresuma Batuan emandako aldia zehatz-mehatz deskribatzen dutenak. Erreferentziazko lana da, beraz, Britainia Handiko euskal erbestealdia ikertzen dutenentzat eta Erresuma Batuan aterpe aurkitu zuten euskaldunen oroimen historikoarentzat.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu