Ostirala,
2024ko Azaroak22

MugaKultura

loader-image
Durango
12:08 am,
temperature icon 7°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

Durangoko Udalak eta Alpino Tabira Mendi Klubak bost ibilbide seinaleztatu dituzte herriko mendietatik

Durangoko Udalak, Alpino Tabira Mendi Klubarekin elkarlanean, bost ibilbide berri seinaleztatu ditu herriko basoetan zehar. Egitasmo honen helburua durangarrei eta kanpotik datozenei Durangoko mendiak eta natura ezagutaraztea da.

Iker Urkiza, Julen Fernández eta Neskutz Rodríguez.

Horretarako, panel informatibo ezberdinak jarri dira San Rokeko aparkaleku ondoan eta Artabilla auzoaren sarreran. Horretaz gain, ibilbideen mapa ezberdinak prestatu dira.

Honako ibilbideak dira:

1-      Santikurutz bira

2-      Santa Luzia-ri bira

3-      San Andres-etik Larrinagatxura

4-      Dolometako basoa

5-      Mendigaineko bira, Neberondotik igaroz

Ibilbideak zailtasun desberdinetakoak dira; luzeenak 9,3km ditu, laburrenak, berriz, 5,7km. Ibilbide ezberdinak konektatu eta konbinazio ezberdinak egin asmoz, ibilbideen artean lotuneak egingo dira.

Ibilbide ederrak

“Egitasmo hauek, sinpleak izan arren, oso lagungarriak izan daitezke Durango beste modu batez gozatzeko. Durango herri txikia izan arren hedadurari dagokionez, ibilbide ederrak ditugu, eta elkarlanean egindako ekimen honek balioan jarri nahi ditu. Zentzu horretan, eskerrak eman nahi dizkiogu Alpino Tabira Mendi Klubari, proiektu honi laguntza eskaintzearren”, adierazi dute Iker Urkiza eta Neskutz Rodriguez zinegotziek.

Guztira, 49 zutabe eta gezi jarri dira ibilbidean zehar, hainbat margo markaz gain. Seinalizazioa bukatu bezain laster Turismo bulegoko webgunean (https://www.turismodurango.net/) eskainiko dira ibilbideak eta track-ak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu