Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
12:15 am,
temperature icon 8°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Abadiñoko Udalak Martxoaren 8a dela-eta antolatuko diren jardueretan parte hartzeko deia egin die herritarrei 

🟣 EMAKUMEOK MUGAn

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, datorren martxoaren 8an, Abadiñoko Udaleko Berdintasun eta Aniztasun Sailak emakumeekin lotutako egoeretan eta arazoetan zentratuko den eta antzerkia, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak izango dituen jarduera programa diseinatu du. Abadiñoko Udalak dei egin die herritarrei emakumeen eskubideak eta erabateko berdintasuna aldarrikatzeko antolatutako ekitaldietan parte har dezaten. 

Leire Milikua abadiñarra. IBAN GORRITI

Martxoaren 3an hasiko da programazioa, Compañía XXLren “Degenérate mucho” (gaztelaniaz) antzezlanarekin, genero rolei eta kontraesanei buruz umore handiz berba egiten duen musika ikuskizuna. 20:15ean hasiko da, Errota Kultur Etxean. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak gaurtik aurrera daude eskuragarri Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan.

Gainera, hilaren 17an, Errota Kultur Etxeko eszenatoki berean, Eidabe Konpainiaren “PIZTU EmakumeON Energia” obra programatu da. Bertan, bi aktore protagonistek emakume zientzialarien historian zehar ibilbidea egingo duten Zientzia Kongresu zoro batera eramango dituzte ikus-entzuleak. Antzezlana euskaraz izango da, 6 urtetik gorakoentzat. Gonbidapenak hilaren 10etik aurrera jaso daitezke.

Bestalde, martxoaren 6an, 18:30ean, Maider Barañanorekin eta Alaitz Uriarterekin hitzaldia antolatu da Txanporta Kultur Etxean (euskaraz). Zainketen gaian sakonduko dute herriko bertako zainketen egoera erreferentziatzat hartuta. Hilaren 8an, “Emakumeen Nazioarteko Egunean”, Udalak bat egingo du Abadiñoko Mugimendu Feministak 19:00etan deitutako martxarekin. Laboral Kutxatik abiatuko da. Ibilaldiaren amaieran perkusio emanaldia izango da.

LANDA EREMUKO EMAKUMEAK 

Programazio berezia hilaren 24an itxiko da, Leire Milikua abadiñarraren “Lur gainean, itzal azpian. Nekazari emakumeak eta parte hartzea” liburuaren aurkezpenarekin, 19:00etan Txanporta Kultur Etxean, Ainhoa Urienek aurkeztuta. Arkitektoa eta agroekologian eta genero-berdintasunean espezialista da Milikua, eta nekazaritza sektoreko emakumeek erabaki-organoetan duten parte-hartzean oinarritu du bere liburua.

“Emakumeen berdintasunaren alde egiten dugu lan urte osoan, baina M8a beste emakume batzuekin harremanetan jartzeko, hausnartzeko eta errealitateetara eta arazoetara hainbat esparrutatik hurbiltzeko aukera da. Gainera, gure eskubideak aldarrikatzeko unea da eta, horregatik, mobilizazioetan parte hartzera dei egiten diegu herritarrei”, azaldu du Rosa Miguel Pérez Berdintasun eta Aniztasun zinegotziak.

Leire Milikua abadiñarra MUGAn idatzitako iritzi zutabea:

Lur gainean, itzal azpian

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu