Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
9:27 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 66 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

‘OTSOA ETORRIKO DA’ · Iñaki Irasizabal durangarrak bere nobela berria aurkeztuko du bihar Donostian

Amorebieta-Etxanon bizi da durangarra eta Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu du lan berria: Otsoa etorriko da. Nobela hau salgai dago jadanik eta bihar aurkeztuko da Donostian, 11.00ean. Irasizabalek kazetaritza eta soziologia ikasketak hasi zituen, baina industrian lan egin izan du.

Liburua eta egilea.

Sinopsia

28 urte ditu Maiderrek, berak bakarrik hazten duen zazpi urteko seme bat, Iraitz, eta beste hainbat arazo: Unax neba gaztea desagerturik dago duela bi urtetik, eta hilketa baten egilea dela uste du poliziak; lantokian, Legarra ugazaba eskuluzeak beregan jarri ditu begiak; eta, gainera, txikitan abandonatu zituen aita hilzorian dagoela eta, haren andre-lagunaren deia jaso du, mesedez ikustera joateko Bartzelonara.
Bizitza ez dela ipuinetan bezalakoa aspaldi ikasi zuen Maiderrek, otsoak are letagin zorrotzago eta luzeagoak dituela eta zure etxea erraz asko bota dezakeela, adreiluz eraikia izan arren. Zer egingo du orduan aterpe ziurrik ez daukanak?

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu