Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
5:50 am,
temperature icon 17°C
Humidity 65 %
Ráfagas de viento: 50 Km/h

CORREOSEN ERAIKIN ZAHARRA · Horrelakoa izango da Durangoko lehen kultur etxea infografia baten arabera

Espainiako Gobernuak Durangoko Udalari 1.500.000 euro transferitu dizkiola berretsi ondoren, Udala Correos-eko eraikin zaharra Durangoko lehen Kultur Etxe bihurtzeko beharrezko urratsak ematen hasi da. Horretarako, datozen egunetan proiektua idazteko prozesua eta obraren zuzendaritza lizitaziora aterako ditu 75.000 euroren truke (BEZa barne), eta hori obrekin hasi aurretik egin beharreko aurretiazko urratsa da. Bestalde, Kultura eta Kirol Ministerioa Durangoko Udalarekin harremanetan jarri da transferentzia izapidetzen hasteko.

Behin lizitazioan, enpresek hilabeteko epea izango dute proposamenak aurkezteko, behin esleituta, proiektua sei hilabeteren buruan egiteko. 2000ko hamarkadaren hasierara arte eraikin honek Correosen bulegoa hartu zuen, eta orduz geroztik jarduerarik gabe egon da.

Correosen eraikin zaharra durangarren esku uztea izan da gobernu taldea legegintzaldiaren hasieran lantzen hasi zen proiektuetako bat, eta, horretarako, 2020an aurreproiektu bat idatzi zuen. Kanpoaldera hiru fatxada eta bi sarbide dituen eraikina da, bata udaletxeko plazatik eta bestea Artekale kaletik. Eraikinak soto bat, lau solairu eta teilatupea ditu, eta solairu bakoitzeko okupazioa 133,59m2-koa da”.

“Durangok hutsune bat izan du kultur instalazioei dagokienez»

“Durangok hutsune bat izan du kultur instalazioei dagokienez, eta proiektu honek Durangok kultur elkarte eta eragileentzako azpiegitura berri bat izan dezan lagunduko du. Apustu sendoa egiten dugu gure herriak gero eta baliabide gehiago izan ditzan durangarrek beren jarduerak garatu ahal izan ditzaten, eta eraikin hau berreskuratzea albiste bikaina da”, adierazi dute Ima Garrastatxu alkateak eta Jorge Varela zinegotziak

EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak 2023ko Aurrekontuen negoziazioei begira akordioa lortu ostean, Espainiako Gobernuak 1,5 milioi euroko transferentzia onartu zuen Durangoko Kultur Etxe berrirako. Hurrengo egunetan lizitatuko den proiektua pauso berri bat da Durangoren erdigunean dagoen eraikin hori berreskuratzeko, durangarren jardueretarako erreferentziazko espazio bat bilakatu dadin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu