Carlos de Cosek, Ana María Ocejak eta Monika Romerok irabazi dute San Blas jaien inguruko argazki lehiaketa
Carlos de Cos (Soraluze) argazkilariaren argazki batek lortu du Abadiñoko Udalak San Blas jaien inguruan deitutako argazki-lehiaketako 400 euroko lehen saria.
250 euroko bigarren saria Ana María Oceja Elorrioko argazkilariarentzat izan da eta herriko egilearen argazkirik onenari dagokion 150 euroko akzesita Monika Romerori egokitu zaio. Sariak atzo arratsaldean banatu ziren Errota Kultur Etxean.
Lehiaketara aurkeztutako eta epaimahai kualifikatuak aukeratutako obrarik onenak Errota Kultur Etxean egongo dira ikusgai martxoaren 4ra arte. Epaimahaian Kepa Aginako, Txelu Angoitia eta Iban Gorriti argazkilariak egon ziren.