Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:26 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

‘Taberna atseginak’ Durangon, pertsona nagusiei laguntzeko

Arazoak dituzten pertsona nagusiek herriko ostalaritzako komunak erabili ahal izateko ekimen berri bat jarri du martxan ‘Durango Lagunkoia’ dinamikak.

Durangoko Udalak, ‘Durango Lagunkoia’ dinamikaren laguntzarekin, ‘Taberna Atsegina’ egitasmoa martxan jarri du, herriko zenbait pertsona nagusik batzuetan komunera joateko izaten duten beharrari erantzuteko. Horretarako, eta bere garaian merkataritza arloan egin bezala, orain Durangoko ostalariekin elkarlanean dinamika berri bat martxan jarri nahi dute Udalak eta ‘Durango Lagunkoia’k.

“Jakitun gara ez dela beti erraza izaten kaletik komun publiko erabilgarri bat aurkitzea. Adineko pertsona batzuentzat zailtasun hau beraien herri barruko mugikortasunean muga bilakatzen da, komunik gabeko guneetara joateko ezintasuna eragiteraino. Ekimen honekin gure aletxoa jarri nahi dugu, ahal den heinean lagunduz”, adierazi dute Julian Rios alkateordeak eta Mariam Bilbatua zinegotziak.

Hori horrela, ‘Taberna Atsegina’ egitasmoa martxan jartzeko Durangoko ostalariei kanpaina honetara gehitzeko deia luzatuko zaie idatziz. Tabernariek ez dute ezer berezirik egin beharko, eta dinamika horretara gehitzeak ez du inolako lan kargarik suposatuko.

Pegatina

Sarera gehitzen diren tabernei pegatina bat bidaliko zaie tabernako atarian ikusgarri jartzeko, eta horrela TABERNA ATSEGINA gisa identifikatu eta adineko pertsonak konfiantzaz erabili ahal dutela jakiteko. Gainera, aholku eta gomendioz betetako gida bat helaraziko zaie ere, establezimendua adinekoekin atsegina den espazio bat bilakatzen lagunduko duena, erakargarriagoa bihurtuz.

Sarearekin bat egiten duten tabernen ikusgarritasuna handitu asmoz hainbat ekimen martxan jartzea da asmoa. Hasteko, Durangoko Udaletik mapa bat sortuko da adin nagusikoen artean banatu eta Udaleko web orrian ere eskegiko dena. Era berean, etorkizunera begira, sare hau ezagutarazteko ekintza desberdinak egiteko aukerak aztertuko , hala nola, sarera atxikitutako tabernen artean zozketak egitea edo Turismo Bulegoarekin batera adin nagusikoen turismora begirako kolaborazioak.

Kanpainan parte hartzeko interesa daukaten ostalaritza negozioek bulegoteknikoa@durango.eus helbidera idatzi beharko dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu