Asteazkena,
2024ko Maiatzak08

MugaKultura

loader-image
Durango
3:30 am,
temperature icon 12°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

DURANGO 1936 KULTUR ELKARTEA: «Agur eta ohore, Juan Mari Eskubi Arroyo»

Juan Mari Eskubi Arroyo Durangon jaio zen 1932.ean eta Bilbon zendu da 2023ko otsailaren 13an. Umetan umezurtz egin zuten faxistek Juan Eskubi Urtiaga bere aita fusilatu zutenean Derioko hilerrian 1938ko urriaren 24an. Garai horretan bere amak eta osabak Durango utzi zuten, errepresioaren beldur. Amak seme-alabekin Frantziara ihes egin zuen, geroago Bilbora etortzeko. Agustin osabak Erresuma Batura alde egin zuen, inoiz ez itzultzeko.

Juan Mari borrokalari antifaxista izan da bizitza osoan, eta Euskal Herriaren aldeko ekintzaile. Diktaduraren garaian, besteak beste, Comisión de defensa de una costa vasca no nuclear batzordekidea izan zen. Oroimen historikoaz kezkaturik, Durango 1936 Kultur Elkartearen sortzailetarikoa izan zen, eta lehen lehendakaria.

Bekizu lurra arina, burkide!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu