Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
7:37 am,
temperature icon 17°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

BIDEOA · Patxi Jaka Bikandi miliziano zornotzarraren gorpuzkiak Etxanoko hilerrian lurperatuko dituzte

Gogora Institutua

Patxi Jaka Bikandi zornotzarra -etxanotarra- Izquierda Republicanari atxikitako Zabalbide Batailoiko milizianoa, haren gorpuzkiak lurpetik berreskuratu zituzten Gamiz-Fikan, 2019ko ekainean. Gudariaren gorpuzkiak Gamiz-Fikan desobiratu zituzten, 2019ko ekainaren 8an, eta orain bere familiak Etxanoko hilerrian lurperatuko ditu.

Argazkia · Gogora

Memoriaren Institutuaren datu-base genetikoari esker identifikatu ahal izan dira. Hildakoaren familiak, haren gorpuzkiak non aurki zitezkeen jakiteko zantzurik ez zuenez, DNA lagin bat eman zuen, Gogora Institutuak Gerra Zibileko desagertuak identifikatzeko deialdiari erantzunez. Gorpuzkiak 2019an aurkitu ahal izan ziren, lursailaren jabeak familia-lekukotasunen bidez jakinarazi zuelako eremu horretan hainbat borrokalari lurperatu zirela (izan ere, 2019ko azaroan beste bi borrokalariren gorpuzkiak aurkitu ziren eremu horretan bertan). Dokumentazio historikoaren eta inguruko borroken kronologiaren arabera, Patxi Jaka 1937ko ekainaren 11 inguruan hil zuten, Zabalbide batailoiak tropa frankistei aurre egin zienean. Haren erailketa ez zen inongo erregistro zibil edo parrokialetan inskribatu, eta, beraz, ez zegoen haren ehorzketa-lekuari buruzko aztarnarik; beraz, Gerra Zibileko desagertutzat jotzen zen.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu