Durangaldeko Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzuak bidaia antolatu du Vienara eta Tirolera
Durangon, 2023ko otsailaren 3an. Pandemia dela eta urte batzuetan egin ezin izan eta gero, Durangaldeko Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzuak eskualdeko udalerri guztietako –Durango izan ezik– 60 urtetik gorakoentzako bidaia antolatu du “Vienara eta Tirolera” joateko. Oso ibilbide interesgarria duen zirkuitu horrek Viena, Salzburgo edo Innsbruck hiriak bisitatzeko aukera emango du, besteak beste.
Bidaia maiatzaren 16tik 23ra bitartean egingo da, eta izena emateko epea otsailaren 6tik 22ra luzatuko da. Plazak mugatuak dira, eta izen-emate kopurua oso handia bada, zozketa egingo da otsailaren 24an, Durangoko Elkartegian, 10:30ean. Izena emateko edo ibilbideari eta prezioei buruzko informazioa jasotzeko, jarri harremanetan Mankomunitatearekin. Telefonoa: 94 620 05 46.
–