Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
1:49 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Musika, mozorro lehiaketa eta magia, Elorrioko inauterietako protagonistak

Ohi bezala ospatuko dira aurten inauteriak Elorrion ere, eta Udalak egitarau oparoa prestatu du larunbaterako eta astearterako. 12:30ean hasiko da jaia hilaren 18an; kalejira egingo da Fanfarrixo txarangarekin. Arratsaldean, 17:30ean, Marsel magoa izango da herriko plazan; eguraldiak laguntzen ez badu, Arriolan egingo da ikuskizuna. 18:30ean, berriz, erromeria egingo da plazan, Ekey taldearen eskutik; eguraldi txarra bada, frontoiko karpan izango da.

Zirkinik Bez taldea.

Zapaturako mozorro lehiaketa ere antolatu du aurten Elorrioko Udalak, Elorrioko Merkatarien Elkarteak lagunduta. Umeen eta nagusien lehiaketa egingo dira. Gaztetxoen saria 20:00etan emango da plazan (bost gozoki-otzara) eta helduena 00:00etan, Zubi-Ertz tabernan. Taldeka nahiz banaka aurkeztu ahal izango dira herritarrak, eta sariak ere horren arabera emango dira: mozorro onena duen taldeak 250 euro lortuko ditu EMEko jatetxe batean erabiltzeko eta bigarrenak 150 eurokoa. 100 euroko bi bonu ere banatuko dira EMEren saltokietan kontsumitzeko. Bakarka aurkeztutako mozorro onenak, aldiz, 50 euroko bonoa izango du. Tabernak ere mozorrotuta egongo direla aurreratu dute sustatzaileek.

Asteartean, hilak 21, goizean hasiko da festa. 11:30etik 13:00ak arte DJ Urtzak girotuko du plaza, Larima haurrentzako disko-festarekin. Arratsaldean, 18:15ean, txokolatea egongo da herritarren eskura, eta, jarraian, Zirkinik Bez erromeria taldearen txanda izango da. Plazan egingo dira esandako ekitaldiak, eta eguraldiak laguntzen ez badu, frontoian ospatuko da jaia.

Egitaraua osoa hemen, behean, MUGAn.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu