Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
4:25 am,
temperature icon 10°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Egunerokoaren zientzia ikusgai Iurretako Amilburu plazan, “Zientzia kalean” erakusketari esker

“Zientzia kalean” 11 infografiaz osatutako erakusketa ibiltaria da. Dibulgazio-jarduera honek egunero erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen azalpen zientifikoa eskaintzea du helburu. Besteak beste, infografien bitartez mugikorraren, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua azaltzen da. zorretaz gain, jogurtaren, garagardoaren, zuhaitzen hostoen, ogi barra baten edo fruituen konposizioaren inguruko azalpenak eskaintzen dira.

“Zientzia kalean” Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da. 2022ko ekainean hasi zuen ibilbidea erakusketak eta 7 herri bisitatu ondoren Iurretako Amilburu plaza izango da 2023ko lehen geralekua. Iurretako Udalaren babesari esker otsailaren 7tik 21era bitartean izango da esposizioa herrian.

Galdera-erantzunen txapelketa eta bisita gidatuak

Amilburu plazan erakusgai egongo diren infografiez gain beste bi dibulgaziojarduera antolatu ditu Iurretako Udalak. Alde batetik, infografien edukia kontuan izanik, “Zientzia kalean” galdera-sortaren txapelketa jarriko da abian. Hamaika galderari erantzun beharko diete parte hartzaileek eta tokiko produktuen saskia zozketatuko da galdera-sortari zuzen erantzun dioten pertsonen artean.

Galdetegia bi formatutan egongo da, online eta paperean, eta otsailaren 21a izango da entregatzeko azken eguna. Bestalde, otsailaren 14an, bi bisita gidatu egingo dira. Lehena, euskaraz izango da, arratsaldeko 17:30ean eta, bigarrena, gaztelaniaz 18:30ean. Bisita gidatuetan infografiak egin dituzten lantaldeko bi kide izango dira, ilustratzaile zientifikoa bata eta bestea, zientzialaria. Bisitak bertaratzen den publikoari eskainiko zaizkie eta honek, erakusketaren nondik norakoak ezagutzeko aukeraz gain, hainbat datu eta elementu bitxi eta interesgarri ezagutzeko aukera izango du ere.

“Zientzia kalean” infografien erakusketa NorArte ilustrazio zientifikoko estudioak egin du Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileen aholkularitza zientifikoarekin, eta panel bakoitzean dagoen QR kodearen bitartez deskarga daiteke.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu