Asteartea,
2024ko Abenduak24

MugaKultura

loader-image
Durango
1:39 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Durangoko Udalak bizikletentzako 100 aparkaleku berri jarriko ditu, bidegorri sarea handitzeko plana lantzen duen bitartean

Bizikletaren erabilera eta garraio iraunkorragoa sustatzeko asmoz, Durangoko Udalak bizikletentzako 100 aparkaleku berri jarriko ditu herriko hainbat lekutan. Lehenak Intxaurrondo inguruan jarriko dira, herriko Oinarrizko Lanbide Heziketako (OLH) ikastetxeko ikasleek egin dutenak.

OLHko ikasleek prestatutakoez gain, datozen asteei begira Udalak aparkaleku gehiago ezarriko ditu udalerriko beste leku batzuetan, hala nola Aramotz, Bruno Maurizio Zabala, San Rokebide, Otamotzena, Alluitz edota San Ignazion. Bizikletentzako aparkaleku berriak erabiltzaile guztientzat seguruak eta irisgarriak izateko diseinatuta daude.

“Bizikleta garraiobide gisa erabiltzen dutenei elementu berriak eskaintzeko lanean jarraitzen dugu. Aparkaleku horiek bizikletak etxean utzi ezin dituzten pertsonentzako lagungarriak izango dira. Txirrindularientzat Durango jasangarriagoa eta atseginagoa egin nahi dugu, eta horretarako lan handia dugu aurretik”, adierazi dute Ima Garrastatxu alkateak eta Jorge Varela zinegotziak.

Ibilbidea

Helburu hori lortzeko, Udala bidegorrien sarea handitzeko diseinua amaitzen ari da, eta horrek bizikletentzako ibilbidea nabarmen handitzea ekarriko du. Plangintza hori udalerriaren mugikortasun eta garraio jasangarriaren arloko egungo eta etorkizuneko premietan oinarrituta egingo da.

Era berean, aparkalekuak diseinatu dituzten OLHko ikasleek hurrengo asteetan metalezko sareak prestatuko dituzte erreken baranden behealdean jartzeko, haizeak mugitutako kaleko objektuak uretan amai ez daitezen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu