Ostirala,
2024ko Maiatzak17

MugaKultura

loader-image
Durango
3:36 am,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

BERRIZKO INAUTERIAK · Lehiaketa, kalejira, txu-txu trena eta musika

Berrizko Udalak inauteriak ospatzeko antolatu dituen ekintzen berri eman du. Horrela, otsailaren 17an eta 18an mozorroak protagonista izango dira berriro, ohiko lehiaketarekin, kalejirekin, txu-txu trenarekin eta musikarekin.

Berrizko kuadrila bat Inauterietan.

Ekitaldiak hilaren 17an hasiko dira Haurreskolako ikasleen kalejirarekin eta goizez (12:00 – 13:30) eta arratsaldez (16:30 – 19:30) Olakuetatik Elizondora eta Elizondotik Olakuetara txu txu trena egongo da martxan. 18:30ean diskofesta hasiko da frontoian eta amaitzeko txokolate dastaketa izango da.

Bazkari herrikoia eta mozorro lehiaketa

Otsailaren 18an, larunbata, bazkari herrikoia izango da frontoian. Sarrerak salgai daude jada Kultur Etxean eta hilaren 13ra arte erosi ahal izango dira. Derrigorrezkoa izango da mozorrotuta joatea eta 12 urtetik beherakoentzat 8 euroko prezioa ezarri da eta gainerakoek 12 euro ordaindu beharko dituzte.

19:00etan, berriz, ohiko mozorro-lehiaketa hasiko da. Sariei dagokionez, nagusien kuadrillak 250 euroko saria jasoko du. Gaztetxoen koadrilarentzako afari baten saria ezarri da eta 100 euroko saria dago mozorro onena eramaten duenarentzat.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu