Larunbata,
2024ko Maiatzak11

MugaKultura

loader-image
Durango
11:07 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

SAN ANTONIO IKASTETXEA · Ohitura zaharrak mantenduz

Malen Barturen eta Helena Barrenetxea

· Durangoko San Antonio Ikastetxeko Normalkuntza bartzordeko 4.DBHko ikasleak dira

 

Betidanik, gure ikastetxean San Blas eguna abestiekin eta ohiturekin lotu izan dugu. 2020. urtean izandako arazoen eraginez, ohitura aldatzeko beharra sentitu genuen. Horregatik, ekimen honi hasiera eman genion.

Pandemiaren ondorioz, San Blas feria itxi egin zen baina eskolatik ohitura mantendu nahi izan genuen. Biztanle guztiok San Blas ohitura jarraitzeko eskubidea izatea zen gure asmoa, horregatik, kordoiak egoitzetan banatzea erabaki genuen.

Mezu bat

Horretarako, San Antonioko Normalkuntza batzordeko ikasleek, aurretik bedeinkatuta zeuden kordoiak egin eta mezu batekin batera banandu genituen. Orri horretan, Santa Ageda kopla eta biztanleriari zuzendutako gutun bat bildu ditugu. Egoitzetan izandako eragina kontuan hartuta, ekimen hau Durangoko dendetara (Dendak Bai) ere zabaltzea erabaki genuen, denok kordoia eskuragarri izateko. 3 urte hauetan ekintza arrakastatsu honekin jarraitu dugu ohitura gal ez dadin.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu