Larunbata,
2024ko Maiatzak11

MugaKultura

loader-image
Durango
12:05 am,
temperature icon 15°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Aitor Bizkarra Ruiz abadiñarra da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean

Bertsoa.eus

Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño, 1996) da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. 2005 buelakoak ditu bertsoarekin lehen harremanak.

Bederatzi urterekin jarraitu zuen Txapelketa Nagusia, BEC-eko lehen finala barne. Zelaietako herri eskolan Igor Muniategirekin hasi zen bertsolaritza eskolak hartzen eta eskolaz kanpo Gogaikarri bertso eskolan, Eñaut Urubururekin. Bere gustuko bertsolariak, bertsoak eta bertsolaritzari buruzko gogoetak utzi dizkigu Bertsoa.eus-en. «Bertsogintza errealitate sozial eta politikoaren erretaguardian dago nire ustez eta biziko bada aldatu egin behar du». Bizkarraren iritziz, «bagaude kanon berri batzuk kristalizatzen ari diren garai batean».

Non entzun? Hemen.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu