Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
1:09 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Itziar Gamero ipuin kontalaria izango da bihar Elorrioko Hazigunean

🟣 EMAKUMEOK MUGAn

Martxo erdialdera bitarteko egitaraua aurreratu du Haziguneko taldeak Elorrioko Udalak lagunduta. Ostegunean, hilak 2, Itziar Gamero ipuin kontalaria gonbidatu dute espaziora; 18:00etan hasiko da saioa. Bestetik, otsailaren 8an, asteazkena, tenperekin margotzeko gonbidapena egin dute. Paper handietan mural bat egitea da arratsalderako proposatu duten plana.

Itziar Gamero ipuin kontalaria.

Otsaileko egitarauarekin bukatzeko, 23an, 18:00etan, osteguna, lehen sorospen ikastaroa egingo dute. Ez da izenik eman behar, baina bakoitzak bere panpina eraman beharko du etxetik.

Martxorako, berriz, 13an, argia eta koloreak familian lantzeko saioa dago aurreikusita, Olgetako Itsaso Pagoagaren eskutik. Martxoaren 15ean, berriz, sukaldaritza tailerra egingo da- Amaitzeko, martxoaren 30an, Arauak eta limiteak izeneko hitzaldia eskainiko du Alboan elkarteko Janire Jaiok.

Elkarrekin gozatzeko espazioa

Hazigunea 0 eta 6 urte arteko umeak dituzten familientzako txokoa da. 2019an abiatu zuen proiektua Elorrioko Udalak guraso talde batekin elkarlanean, eta 2020ko urtarrilean egin zen lehenengo saioa. Ondoren, pandemiaren eraginez, eten egin zen dinamika, baina indarberrituta itzuli da. Espazioa astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan egoten da zabalik. “Gurasoen autogestioaren eta ahalduntzearen bitartez askotariko ekintzak eta jarduerak antolatzeko aukera ematen du; parte-hartzearen eta komunitatearen lanaren adierazle da”, adierazi du Maria Herrero Hezkuntza zinegotziak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu