Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
9:03 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Abadiñoko Probalekuak Urdax Magunazelaiaren eta Martins Licisen indar erakustaldia hartuko du igandean

San Blas jaien barruan, Abadiñoko Probalekuak harri-jasotze erakustaldia hartuko du igande honetan. Bertan izango dira 2019an Munduko Gizonik Indartsuena (Worlds Strongest Man) izendatutako eta gure harriaren artea ezagutu eta probatuko duen Martins Licis indar-atleta letoniarra, beste 10 harri-jasotzailerekin batera, horien artean harri handietan Euskadiko Txapelduna den Urdax Magunazelaia abadiñarra. Ekitaldia Probalekuan izango da, 12:00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da (leku guztiak bete arte). Zuzenean emango da Udalaren Youtube kanaletik (InfoAbadiño).

Martins Licis mundu osoko indar-kirolen hainbat modalitateri buruzko erreportajeak egiten ari da gaur egun, eta interesa erakutsi du Euskadin egiten direnekiko, nazioarteko ikusgarritasuna eman gura dielako. Ogikiñe eta Ostolaza harri-jasotze eskolekin elkarlanean, Abadiñoko Udalak bertako sokatira taldea eta San Blas jaialdia ezagutzeko aukera eskaini zion, harri-jasotze erakustaldia antolatzeko aukera aprobetxatuz. Bertan, Urdax Magunazelaia Euskadiko egungo harri astuneko txapeldunarekin arituko da, diziplina horretatik pixka bat gehiago ikasi ahal izateko.

“Gure Probaleku ospetsuak oso ikuskizun interesgarria hartuko du; izan ere, Licis oso diziplina gogorrean arituko da gure harri-jasotzaileekin, eta polita izango da zelan moldatzen den ikustea. Gainera, ekitaldia desberdina eta mota guztietako ikusentzuleentzat entretenigarria izan dadin ari gara lanean. Modu berean, Martinsek esan digu asko ari dela gozatzen Euskadiz eta esperimentatzen ari den kirol guztiez”, azaldu du Mikel Garaizabal alkateak.

Harri-jasotzaile ospetsuak

“Unknown Strength” deitu den ekitaldiak mota guztietako harri-jasotzaileak izango ditu: harri astuneko txapeldunak, Urdax kasu; duela gutxi Iraetan Errota Harriarekin txapeldun izan den eta harri arinekin aritzen den Paulo Azpiazu; 18 urtez azpiko harrijasotzaile handi gazteak, Imanol Royo eta Udane Ostolaza kasu; marka bikainak dituzten Gari Garmendia edo Patricia Martin rookyak; eta harri-jasotzaile ospetsuak, Xabier Gusta, Galarraga, Izagirre eta Alex Merlo, adibidez.

Jardunaldia hiru partetan banatuko da, Urdaxek eta Martinsek harri astunekin egingo dituzten jasotze astunetatik hasita. Ondoren, dauden harri desberdinen erakusketa egongo da (125 kg-ko kopa, 113 kg-ko zilindroa, 128 kg-ko kuboa, etab.). Ikuskizuna erronka ireki batekin itxiko da. Bertan, minutu batean 125 kiloko bola gehiagotan altxatzen duenak irabaziko du.

Licis indar-atleta bat da

Horrela, Abadiñon, igandean, egungo harri-jasotzaile nabarmenenak izango dira, Martins Licis indar-atletarekin batera. Bere palmares ikusgarriak, besteak beste, hauek biltzen ditu: urrezko domina (2019) eta zilarrezkoa (2022) mundu osoko Strongman lehiaketa garrantzitsuenean, WSM World Strongest Man izenekoan; urrezko domina (2022), zilarrezkoa (2019) eta brontzezkoa (2020) Arnold Strongman Classic izenekoan, indar estatikoko strongman lehiaketa garrantzitsuenean.

Licis Rigan jaio zen, baina AEBra joan zen bizitzera 4 urte zituenean. Umetan, uda batzuetan, aitona-amonen Letoniako etxaldea bisitatzen zuen, eta han ezagutu zuen harri-jasotzea, Imants Licis eskultore eta Joko Olinpikoetan halterofilian lehiatutako bere aitonari esker.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu