Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
12:37 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Abadiñoko San Blasek 76 ekoizle eta 160 abelburu bilduko ditu ostiralean nekazaritza ferian

Abadiñok bere ohiko San Blas azoka ospatuko du hilaren 3an. Bertan 76 ekoizle eta 160 abelburu bilduko dira, behiak eta ardiak batez ere. Aurten, Udalak azoka osoa berreskuratuko du, inoiz baino postu gehiagorekin eta kirol eta aisialdi programazio paraleloarekin, bai hilaren 3an, baiasteburuan bai eta hurrengo egunetan ere.

Javi Crespo, Mikel Garaizabal eta Nora Sarasola.

Nabarmentzekoa da 2019an Munduko Gizonik Indartsuena izendatutako Martins Licis indar-atleta estatubatuar-letoniarra bertan izango dela. Abadiño bisitatuko du azokarako, eta hilaren 5ean pProbalekuan harri-jasotzaileen erronka batean hartuko du parte, 12:00etatik aurrera, sarrera librearekin (leku guztiak bete arte). Zelaietan dagoen azokako esparrurako sarbidea errazteko, Abadiñoko Udalak 60 plazako anezkaautobusa antolatuko du hilaren 3an –9:00etatik 16:00etara–, Traña-Matienako geltokia eta Zelaieta artean.

San Blas jaien programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Abadiñoko udaletxean, Mikel Garaizabal alkatea, Javi Crespo alkateordea eta Nora Sarasola BBKko Gizarte Ekintzako zuzendaria bertan zirela. Ohikoa denez, azokaren esparru nagusia Zelaietako trinketeko aparkalekuan egongo da. Bertan egongo da nekazaritzako merkatua –BBKren laguntza du– eta arlo hauetan ari diren 76 ekoizle bilduko ditu: gazta (14), ezti (7), ogi eta gozogintza (18), baratzeko produktu eta fruta (10), txerriki (4), pate (4), kontserba (5), esneki (2), sagardo eta txakolin (6), janari ekologiko; aurten, gainera, glutenik gabeko produktuak izango dituzten bi postu egongo dira. Aurten ere, 250 euroko bi sari banatuko dira: fruta- eta barazki -postu onenari eta nekazaritza-merkatuan ondoen apainduta dagoen postuari . Epaimahai kualifikatu batek  aukeratuko dituen sari horien helburua azoka bera animatzea eta sektorea babestea da. Sariak banatzeko irizpideak produktuen kalitatea, kantitatea eta aurkezteko modua izango dira.

San Blas eguneko giroa. IBAN GORRITI

Txanporta plazak artisautza azoka hartuko du. Bertan 26 erakusle elkartuko dira, larruzko postuekin, bitxigintzarekin, kosmetika naturalarekin, ekoizpen artisau eta jasangarriko arroparekin, besteak beste. Trinketearen atzealdean, karpa irekiak jarriko dira ganadu azokarako, eta trinketeko aparkalekuan, landareen gunea ere egongo da (mintegiak), erregistratutako 8 posturekin.

GANADU AZOKA

Ganadu azokak 160 abelburu inguru bilduko ditu, batez ere behiak eta ardiak, zaldiak, astoak eta Enkarterriko Villano txakurrak ere egongo diren arren. Frisiar, piriniar, limusina eta blonda arrazetako behiak ikusi ahal izango dira, baita bertako terreña, montxina eta betizu ere. Azokak beste arraza autoktono batzuk ere izango ditu, horien artean Euskal Herriko mendi zaldia, pottoka zaldia, Enkarterriko astoa,  arrantzako ardi aurpegi beltza eta azpi gorri ahuntza.

Gaztañodi parkeak nekazaritzako makineriaren gunea hartuko du, hiru kaletan zehar banatuko diren 14 erakuslerekin. Gainera, San Blasek burdindegiko (2) eta egurrezko lanabes eta saskigintzako (3) postuak izango ditu, bai eta uhalgile tradizional bat ere. San Blaseko erroski l la eta opil postu tradizionalak (18) egongo dira, eta berriro ere taloak saltzeko txoznak (7) izango dira Trinketeko aparkalekuan eta Ferialekuan.

Ahuntzak. IBAN GORRITI

Nora Sarasola BBKren Gizarte Ekintzako zuzendariak nabarmendu duenez: “Gero eta gehiago, kontsumitzaileok tokiko ekoizleek soilik eskain ditzaketen kalitatezko, hurbileko eta sasoiko produktuak bilatzen ditugu. Kontsumo arduratsua, azken batean. Bizkaiko merkatuak gure ekoizleentzako salmenta-bide garrantzitsuenetakoa dira, tokiko kultura, lurraren usadioak eta ohiturak transmititzeko lekuez gain”. Bestalde, Javi Crespo alkateordeak azpimarratu duenez “Egun handia da Abadiñoko bizilagunentzako, gure lehen sektorearekin berriro elkartzeko eta eskualde osoan tradizio handiko jaiegunaz gozatzeko unea. Urte zail batzuen ostean, gure San Blas jaiak bere osotasunean berreskuratu ditugu eta jendearen erantzun positiboa espero dugu”.

MARTIN LICIS

Egun osoan zehar musika eta kaleko animazioa izango dira. 12:00etatik aurrera herri kirolak antolatu dituzte Probalekuan, eta bertsolariak Ferialekuko agertoki nagusian. Martins Licis indar-atleta bertan izango da. Bere palmaresaren barruan, besteak beste, hauek aipatu behar dira: urrezko domina (2019) eta zilarrezkoa (2022) mundu osoko Strongman lehiaketa garrantzitsuenean, WSM World Strongest Man izenekoan; urrezko domina (2022), zilarrezkoa (2019) eta brontzezkoa (2020) Arnold Strongman Classic-en, indar estatikoko strongman lehiaketa garrantzitsuenean. Licis ikusentzunezko proiektu bat grabatzera etorriko da Abadiñora eta otsailaren 5ean harrijasotzaileen erronka batean hartuko du parte, Probalekuan, 12:00etatik aurrera, sarrera librearekin (leku guztiak bete arte).

Licis Letonian jaio zen.

Martin Licis indar-atleta nabarmena da, munduko titulu garrantzitsuenak dituen kirolaria, bai indar dinamikoan bai indar estatikoan, eta indarrarekin erlazionatutako euskal kiroletan interesa du. Abadiño, gure azoka eta gure Probaleku ospetsua ezagutzera gonbidatu dugu eta bertan herri kirolen lehiaketa batean parte hartuko du”, azaldu du Mikel Garaizabal alkateak. Izan ere, Licis Rigan jaio zen, baina AEBra
joan zen bizitzera 4 urte zituenean. Umetan, uda batzuetan, aitona-amonen Letoniako etxaldea bisitatzen zuen, eta han ezagutu zuen harri-jasotzea, Imants Licis eskultorea eta Joko Olinpikoetan halterofilian lehiatutako bere aitonari esker.

San Blas 2023rako programazioak jarraipena izango du asteburuan. Larunbatean, hilak 4, San Blas Txiki Eguna ospatuko da. Igandean, hilak 5, Tor Magoaren emanaldia izango da Txanporta Kultur Etxean 16:00etan eta 18:00etan (urtarrilaren 30etik aurrera Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan jaso ahal izango dira gonbidapenak). Gainera, hurrengo asteburuan, hilak 11, larunbata, ohiko “bildots jana” egingo da, eta berrogeita hamar bat bildots erreko dira Zelaietan, XXXIII. Burduntziko bi ldots txapelketan. 14:00etan herri bazkaria izango da robalekuan.

Bazkarirako txartelak (15€) Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan eskuratu ahal izango dira otsailaren 6tik aurrera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu