Ostirala,
2023ko Urtarrilak 27

MugaKultura

Durango
5°C

Abesti feministen bostgarren lehiaketarako deialdia ireki du Durangoko Udalak

🟣 Emakumeok MUGAn

Durangoko Udaleko Berdintasun Sailak urtero antolatzen duen Abesti Feministen Lehiaketaren deialdia ireki berri da. Lehiaketak musika adierazpen eta sormen feministak sarituko ditu aurten ere, eta izena emateko epea otsailaren 17ra arte irekita dago. Iazko edizioa lehiaketaren ediziorik emankorrena izan zen, 39 abestirekin.

Aurtengo edizioa bi kategoriatan banatuko da: 30 urtetik beherakoentzako eta 30 urtetik gorakoentzako. 30 urtetik azpikoentzako kategorian bi sari eskainiko dira: bakarlarientzako abesti onena (600€) eta taldeentzako abesti onena (600€). 30 urtetik gorako kategorian, berriz, bakarlarientzako abesti onenarentzat (500€) eta taldeentzako abesti onenarentzat (500€) sariak banatuko dira.

Martxoaren 7tik martxoaren 18ko 19:00ak arte publikoak bere abesti gustukoena aukeratu ahal izango du ‘Durango Berdintasuna’ Facebookeko orrian. Facebookeko webgune horretan “Atsegin dut” gehien duen bideoan publikoaren irabaziko du (350€). Gainera, beste 350€ko saria egongo da euskarazko abesti onenari eta 150€ eskainiko zaie gainerako finalistei.

Berdintasuna

“Emakume eta gizonen arteko berdintasuna irudikatu eta deskribatzen duten abestiak bilatzen ditugu; Genero aniztasuna goresten dutenak, desberdintasunak azalaratzen dituztenak; maitasuna jabekuntzatik ulertzen dutenak edota genero estereotipoak sahiesten dituztenak. Durangoko emakumeak ahaldundu nahi ditugu, eta kultura helburu hori lortzeko bidelagun izan daiteke”, adierazi dute Ane Abanzabalegi eta Neskutz Rodríguez zinegotziek.

Jasotako proposamen guztien artean 12 finalista aukeratuko dira, eta horiek Durangoko Plateruenan joko dute 2023ko martxoaren 18an. Talde edo bakarlari bakoitzak asko jota 2 abestirekin parte hartu ahal izango du, nolanahi ere, gehienez 10 minutuz.

Izen ematea otsailaren 17ra arte luzatuko da, eta grabazio eta letren jasotzea m8lehiaketa@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez egingo da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu