Abadiñoko Udalak San Blas jaien inguruko argazki lehiaketa berreskuratu du
Abadiñoko Udalak, San Blaseko nekazaritza eta abeltzaintza azokari eta jardunaldi honetan edo/eta hurrengo egunetan antolatutako kultur, kirol eta aisialdi jarduerei buruzko argazki lehiaketa berreskuratuko du aurten. 800 euro banatuko dira saritan eta epaimahaiak aukeratutako lanekin erakusketa bat antolatuko da Errota Kultur Etxean, otsailaren 20tik martxoaren 4ra.
Gaia San Blas 2023 da eta lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Argazkiak 1.920 pixeleko JPG formatuan eta 72 dpi-ko bereizmenean aurkeztuko dira. Fitxategiek ezingo dituzte 2Mb gainditu. Lehiakide bakoitzak gehienez 2 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkia erakusketarako aukeratzen bada, bereizmen handiko fitxategia eskatuko da, 4.000 pixelekoa alde luzeenetik, 254 ppp-ko JPG formatuan.
Lanak bidaltzeko epea otsailaren 12an amaituko da, 20:00etan
Argazkiak sanblas@abadiano.eus helbide elektronikora bidaliko dira, eta egilearen datu pertsonalak dituen PDF fitxategi bakarra erantsiko da: aurkeztutako lan bakoitzaren izenburua, izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, harremanetarako telefono-zenbakia eta egingo den erakusketan argazkiak erakusteko berariazko baimena. Lanak bidaltzeko epea otsailaren 12an amaituko da, 20:00etan.
Sari banaketa otsailaren 20an
Sari banaketa otsailaren 20an izango da Errota Kultur Etxean 19:00etan. Epaimahai kualifikatu batek obrarik onenak aukeratuko ditu. Lehenengo saria 400 eurokoa izango da, bigarrena 250ekoa eta 150 euroko accesita saririk jaso ez duen tokiko egilearen argazki onenarentzat. Aurkeztutako eta ondoren epaimahaiak hautatutako lanekin erakusketa bat egingo da. Oinarri guztiak Udalaren webgunean daude eskuragarri.