‘Uniko’ antzezlana taularatuko du bihar, igandea, Paraiso taldeak Durangoko San Agustin Kulturgunean
‘Uniko’ antzezlana taularatuko du bihar, igandea, Paraiso taldeak Durangoko San Agustin Kulturgunean, 18.00etatik aurrera.
Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea, alegia. Irati arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitatua izateari uzteko beldur handia izango du, eta horrek familiaren egonkortasuna kolokan jarriko du.
Uniko 6 urtetik gora duen edozeinentzako ikuskizuna da; haur batek bere anai-arreba jaiotzean izan dezakeen jeloskortasuna, eta horrek bere ingurunean izan dezakeen eragina erakustea du helburu.
Txotxongiloak eta antzerki errealista nahastuz, jeloskortasuna bezalako gai kezkagarri honi helduko diogu, umore-sena inoiz galdu gabe.
Fitxa
Dramaturgia eta zuzendaritza: Iñaki Rikarte.
Zuzendari laguntzailea: Aitor de Kintana.
Aktoreak: Peñi León, Aritz Bengoa, Maitane Goñi.