Asteazkena,
2024ko Abenduak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:49 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Izurtzako Udalak Santo Tomas parkea zaindu eta errespetatzeko deia egin du

MUGA Turismo

Gizartearen zati batek konponbiderik ez duela dirudi. Eta, horregatik, gainerakook gure aisialdiaz gozatzeko aukerak galtzen ditugu paradisuetan, hala nola Izurtzako Santo Tomas aisialdi-parkean. Aste batean bai eta bestean ere bai, pertsona arduragabeek udal altzariak txikitzen dituzte. Elizateko Udalak erabilera desegokia salatu du. Gaur gaurkoz banku bat apurtuta, edota informazio-kartelak eta zaborrak botata aurkitu ditzakegu.

Santo Tomas. IBAN GORRITI

MugaKultura.eus-etik Iker Ballarini, Izurtzako Hirigintza zinegotziari (EH Bildu) galdetu diogu eta haserre daudela erantzun digu, ez dakitelako zer egin. Pertsona batzuek ez dituzte leku publikoak errespetatzen, eta zaborra edozein lekutan uzten dute, Santo Tomas parkea bezalako naturaz gozatzeko leku garbi batez gozatu beharrean.

«Okerrena udan izan zen»

Gainera azkenaldian ezezagunek kartelak ere ez dituzte errespetatu. Erabiltzaileei parkea garbi mantentzeko eta merenderoetako zaborra horretarako dauden edukiontzietan uzteko eskatuz ipinitako kartelak ziren. “Batzuek Udalak jartzen dituen bankuak apurtu eta erretzen dituzte edo ibaia zikintzen dute. Ez dut uste jende horrek bere etxean berdin jokatzen duenik”. Berba horiekin zehaztu gertatzen ari dena. “Okerrena udan izan” zela gaineratu du.

Zakarrontzi bat apurtuta lurrean. IBAN GORRITI

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu