Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
6:32 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 67 %
Ráfagas de viento: 70 Km/h

ELORRIO · Bertako basoak babesteko 300 zuhaitz landatuko dira Memaian, auzolanean

Bertako basoak eta zuhaitzak sustatzeko asmoarekin, zuhaitz landaketa antolatu du Elorrio-Atxondo Baso Biziak elkarteak, Elorrioko Udalaren babesarekin. Landaketa auzolanean egingo da urtarrilaren 29an, Memaian, baina larunbat honetan, hilaren 14an, eremua prestatzera joateko gonbidapena egin dute sustatzaileek. Parte hartu nahi dutenak 09:00etan bertaratu beharko dira San Jose frontoira.

 

Lehenengo deialdia helduei zuzendutakoa da; zuloak egin eta eremua seinaleztatuko da. Hemen eman behar da izena lotura honetan.

Hilaren 29ko landaketara, ordea, herritar guztiak daude gonbidatuta; haur nahiz heldu. Egun horretan ere, 09:00etan egingo da hitzordua frontoian eta oinez abiatuko dira boluntarioak landaketa puntura (ordubeteko ibilaldia izango da). Bakoitzak bere aitzurra eramatea eskatu dute ekimenaren sustatzaileek, –bertan ere batzuk egongo diren arren–, eta arropa eta oinetako egokiak eramatea gomendatu dute. Hemen eman behar da izena.

Bertako 300 zuhaitz

Guztira 300 zuhaitz landatuko dira Elorrioko Udalak erosi berri dituen lursailetan. Haritza (Quercus robur) landatuko da batez ere; izan ere, hori da eremuaren landaretza potentziala –nahiz eta azken urteetan pinuak egon diren bertan–. Haritzaz gain, gaztainondoa eta urkia ere sartuko dira, besteak beste. Bioaniztasuna hobetzea, lurzorua babestea eta klima aldaketaren eraginari aurre egitea dira ekimenaren onuretako batzuk.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu