Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
8:18 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 63 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Zaldibarko Bertso-eskola jarriko da abian astelehenean

Zaldibarko haur, nerabe eta gazteak bertsolaritzan ikastera eta parte hartzera animatzeko abenduan antolatu zen bertso-merienda jardunaldiaren ondoren, datorren astelehenean Zaldibarko Bertso-eskola jarriko da abian.

Saioak astelehenetan izango dira, 16:15etik 17:15era, Zaldibarko eskolan, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat. Zaldibarko Udaleko euskara sailak parte hartzera eta bertsotan gozatzera gonbidatu nahi ditu gazteak. Informazio gehiagorako eta parte hartzeko, Euskara Saileko 94 682 70 16 telefonora deitu edota eguen@zaldibar.eus helbide elektronikora idatzi.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu