Igandea,
2024ko Maiatzak12

MugaKultura

loader-image
Durango
4:37 am,
temperature icon 15°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Joxantonio Ormazabali buruzko jadunaldiak gaur hasten dira Iurretako Herri Bibliotekan

Iurretako Herri Biblioteka 2017ko urrian hasi zen, lehen aldiz, herriko idazlea den Joseba Sarrionandiaren esker oneko jardunaldi literioak antolatzen. Bere esentziari jarraituz 5. urtez (pandemia dela eta 2020ko etenaldiaren ostean) 2023ean ere esker oneko literatur jardunaldiak antolatu dituzte. Joseba Sarrionandia, Gloria Fuertes, Leire Bilbao eta Astrid Lindgren ondoren, aurtengo edizioan neguari eta urteari hasiera emateko: literaturako beste idazle handi baten lana eman nahi duteezagutzera, oraingoan euskal idazle handi eta oparo baten lana ezagutaraziz, Joxan Ormazabal. Egitaraua gaur hasten da. 

Joxan Ormazabal. IURRETAKO HERRI BIBLIOTEKA

Herri Bibliotekak idazlearen ondare literarioa ezagutzeko urtarrilean zehar bere ohiko egitaraua moldatuko du. Jardunaldi hauen helburua Ormazabal eta bere lan literario oparoa herritarren artean ezagutzera ematea da bere lanetara gerturatuz. Gogora ekarri, berrirakurri, zabaldu; hain baita erraldoia Zegamako aztiaren itzala geure literatur larrean. Gure asmo xumea egun batzuetan zehar gure esku, etxe eta kaleak Joxanez zipriztintzea da.

LAGUNTZAILEAK
  • AINHOA ALDAZABAL GALLASTEGUI
  • PERU MAGDALENA ARRIAGA
  • TXOMIN MAGDALENA ARRIAGA
  • ONDITZ MENDIZABAL OLABARRIA
  • MIRIAM MENDOZA
  • IRAIA OKINA SALAZAR
  • PILI LITAGO
  • JESUS MARTIN EELEXPURU
  • XABIER MENDIGUREN
IKASTETXEA
  • Maiztegi Herri Eskola

Liburuxka (PDF4,78MB)

Egitaraua (PDF 4,73MB)

Kartela (PDF 4,96MB)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu