Asteartea,
2024ko Maiatzak07

MugaKultura

loader-image
Durango
8:53 am,
temperature icon 12°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 25 Km/h

Durangoko Udalak ‘Jolas librerako gunea’ atonduko du Landakon astelehenatik apirilaren amaiera arte

Durangoko Udalak Jolas librerako gunea irekiko du Landakon moduluetako batean astelehenatik apirilaren amaiera arte. Horrela, neguko hilabeteetan txikienek aisialdirako espazio estali zabala izango dute.

Argazkia © DURANGOKO UDALA

Gune berri hori, astelehenetik igandera egongo da irekita, 16:30etik 20:00etara. 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako jolaserako elementuak jarriko dira, hala ere, horrek ez die gainerako adinei instalazioetara sartzea eragotziko. Hilabete horietan zehar Landako Gunean ekitaldiren bat ospatzekotan, jolasgunea egun batzuez desmuntatuko da, erabiltzaileei aldez auretik ohartaraziko zaie.

Horrela, gobernu taldeak duela urtebete hasitako formula errepikatzea erabaki du, 18.000 erabiltzaile inguruk erabili baitzuten Jolas librerako gunea, neguko egunetarako gune erreferentziala bihurtuz.

“Lanean jarraitzen dugu durangar txikienek aisialdiaz goza dezaten baliabideak handitzeko. Duela urtebete moduluetako bat helburu horretarako gordetzea erabaki genuen, eta asistentzia zifrek apustu hori berretsi dutela ikusi dugu. Horregatik, aurten baliabide gehiago bideratuko ditugu eta jolaserako elementu gehiago eskainiko ditugu”, adierazi dute Juanan Bueno eta Patxi Lakuntza zinegotziek.

«Haurren aisialdirako eskaintza handitzeko»

Ekimen honek bat egiten du udal gobernua haurren aisialdirako eskaintza handitzeko egiten ari den lanarekin. Horren adibide dira legegintzaldi honetan birmoldatu diren bost haur parkeak edo San Inazio parkea estaltzeko proiektua. Gainera, 2023rako Aurrekontuetan Tabiran, San Fauston edo Ibaizabalen haur parkeak sortzeko partidak jaso dira.

Haur parkeen erreforma horiez gain, legegintzaldi honetan Haur Kontseilua sortu da. Organo aholkuemaile horretan, udal ordezkariak herriko txikienen ordezkaritza batekin biltzen dira, haurtzaroarekin eta gazteriarekin lotutako hainbat proiekturi buruz galdetzeko, hala nola, hainbat auzotan antolatu diren Jolas Egunak edota Ludoteka eta Gaztelekuaren eskaintza.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu