Asteazkena,
2024ko Maiatzak08

MugaKultura

loader-image
Durango
2:31 am,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

‘Iratxoen katu sekretuak’ taularatuko du 21ean Iñigito Txapelpunkek Zornotza Aretoan

Iñigito Txapelpunkek bere ikuskizun berria aukerztuko du Zornotza Aretoan urtarrilaren 21ean, larunbata. Iratxoen katu sekretuak Magiaz beteriko ikuskizuna da , eta familia artean gozatzeko. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Iratxoen kantu sekrekuak magiaz beteriko ikuskizuna da. Iratxoen kantu sekretuen bidez Gookapi baso magikoan murgilduko gara eta iratxoen sekretu ugari ezagutuko ditugu. Haiekin batera gure ingurune naturala maitatzen eta babesten ikasiko dugu. Pintxo iratxoak, 3D abatar elkarreragileak, ikusentzuleoi bere unibertsoko sekretuak kontatuko dizkigu eta baita mundu magikoan murgiltzeko kanta, hitz eta  koreografiak erakutsiko ere.

Abeslariak eta dantzariak

Pintxo, Mithy, Liz, Hur, Xira, Maisu Jakintsu eta bestelako iratxoek Iñigito Txapelpunk abeslariarekin, Andrea Covadonga, Alazne Astorga eta Ugaitz Alegria aktoreekin eta Irati eta Naia Petralanda dantzariekin talde berezi bezaintxundigarria sortu dute. Magiak gainontzekoa egin du, inoiz ez bezalako ikuskizun berritzaile eta emozioz beterikoa sortuz. Nola?

Ba egia esan, dena hasten da abesti batekin… eta gero beste bat dator, eta beste bat… eta azkenerako unibertso magiko bat eratzen da. Eta hor, magia horretan murgilduta, haur zein gurasoak giro alaian murgiltzen dira helburu soil batekin: ondo pasatzea!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu