Asteazkena,
2024ko Maiatzak08

MugaKultura

loader-image
Durango
4:44 am,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Maria Gorosarri durangarrak ‘Fotokazetaritza’ liburua aurkeztu du

Maria Gorosarri Gonzalez metakazetariak liburu bat plazaratu berri du eta Durangoko Azokan aurkeztu du. Durangarraren lanak Fotokazetaritza. Argazkigintzaren teknika eta kazetaritzaren egitekoa du izenburua eta UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua da.

Idoia Torregarai eta Maria Gorrosarri Durangoko Azokan. IBAN GORRITI

Fotokazetaritzari buruzko eskuliburuak argazkigintzaren alde praktikoa eta unibertsitate-mailako teoria biltzen ditu. Argazkigintzan interesa dutenek argazkiak ateratzeko teknika eta konposizio-arauak aurkituko dituzte, baita irudi-artxiboak antolatu eta tratatzeko azalpenak ere, adibideekin. Era berean, argazkiak argitaratzeko hainbat baliabide zehazten da.

Fotokazetaritzaren teorian sakontzeko

Fotokazetaritza ikasi gura dutenek haren historia eta fotokazetarien lanak ezagutu ahal izango dituzte, ikuspegi europarrari jarraikiz, euskarazko fotokazetaritzaren garapena azalduz. Azkenik, fotokazetaritzaren teorian sakontzeko, hausnarketa teorikoen inguruko azken eztabaidak jasotzen dira, hala nola «fotoegia» eta manipulazioa, edo objektibotasuna eta egiantzekotasuna, fotokazetariek ez ezik, kazetariek ere fotokazetaritzaren oinarriak mendera ditzaten, albisteak haien osotasunean lantzerakoan, ikus-informazioak ere bere eginkizuna egoki bete dezan ziurtatzeko.

Hona hemen liburuaren lehenengo kapitulua, klik egin. 

Lanaren azala.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu