Asteartea,
2024ko Maiatzak07

MugaKultura

loader-image
Durango
1:12 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 23 Km/h

Durangoko Berbaro elkarteak ‘Urteko azken bertso saioa’ antolatu du abenduaren 30erako Plateruenan

Urtero legez, Berbaro elkarteak Urteko azken bertso saioa antolatu du abenduaren 30erako. Aurtengo zita Plateruenan izango da, 22:00etan.

Puntako bertsolariak etorriko dira kantuan egitera: Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Unai Iturriaga arituko da gaiak ematen.

Sarrerak Berbaroren bulegoan daude salgai dagoeneko, elkarteko bazkideentzat 8 eurotan eta gainontzekoentzat 12 eurotan. Berbaroren bulegoa 09:00 – 13:30 eta 15:30 – 18:30 artean dago zabalik, astelehenetik barikura.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu