Ostirala,
2024ko Maiatzak17

MugaKultura

loader-image
Durango
10:16 am,
temperature icon 14°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Durangoko Azokak egitarau betea prestatu du azken egunerako

Durangoko Azokako 57. edizioa azken txanpara heldu da! Bihar kulturaren plazak azken eguna biziko du,  eta egitarau betea izango du gune guztietan, egunero bezala. Online denda itxita, 248 erakusmahaietan erosketak egiteko azken aukera izango da, 10:30etik 20:00ak arte.

‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ liburuaren aurkezpena. IBAN GORRITI

Biharko egitaraua Talaian hasiko dugu, 10:30ean bertan, ateak ireki eta berehala. Bertan Ishii Hisao geografo eta unibertsitate irakasle japoniarrak Durangoko Azokaren eta euskal kulturaren inguruan egindako ikerketa aurkeztuko du, Gerediaga Elkarteko presidente Nerea Mujikarekin batera. Ondoren, hainbat aurkezpen izango ditugu: Jakoba Errekondoren «Ilargia eta landareak»; «Kultura bai, baina ez» mahaingurua… Azken ekitaldia «Bukatu DA!» izango da, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik. Bi sortzaileek Azokak emandakoaren errepaso arina egingo dute, umorez.

 

Irudienean Euskal Herriko hainbat herritan gertatutako istorioak kontatuko dituzte, ikus-entzunezkoen bidez: «Azken dantza maisua» filmean Beasaingo Paxatxo maisuaren bizitza; Aitor Alberdiren «Intsumisioa Bergaran, desobedientziarako bide bat»; Getaria eta itsasoaren arteko lotura kontatzen duen «Itsasoak pizten gaitu»; Iurretako Goiuria ikastolaren historia hizpide duen «Ilunetik argira» eta abar.

 

Saguganbaran ekitaldirik jendetsuena 12:30ean izango dugu, Ene Kantak taldearen ikuskizunarekin. Horrez gain, hainbat liburu aurkezpen egongo dira: «Txikikondairak», «Itsaso bizia», «Mare, ilargiari poemak» eta abar. Szenatokian, egunero bezala, hiru talde izango ditugu mikro-antzerkitan: Badut Teatroaren «Flamenkito»; Garazi Abaldres sortzailearen «Hau ere banaiz» pole-dance ikuskizuna; eta Khontaira dantza-taldearen «Elurzuriren hiru heriotzak».

 

Musika Eskolan hamaika idazle izango ditugu, Ahotsenea solasaldien plazan, euren azken sormen-lanak aurkezten. Besteak beste, Angel Erro, Txakur Gorria, Nerea Arrien, Izaskun Etxeberria… Ahotseneako disko aurkezpenetan, egunero bezala, talde ezagunak eta banda hasiberriak tartekatuko dira. Horren adibide dira Merina Gris, Janus Lester, Burutik, Watson, Arima Soul, Fufu eta abar.

 

Biharkoan ere, bisitariek eskura izango dute Durangoko Azokako autobus zerbitzua, Landako Gunearen eta Iurretako aparkalekuen artean, doan, 10:30etik 20:00ak arte.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu