Rap tailerra eta kontzertua La Basu-rekin Berrizen
Ostiralean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneko programazioaren barruan, Berrizko Udaleko Berdintasun zerbitzuak La Basu musikari bilbotarraren “Oholtzan gazteak ahalduntzen” rap tailerra antolatu du. Azaroaren 24an izango da, 18:00etan Berrizko Kultur Etxean.

La Basu.
Tailerra doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako 946 624 525 edo berdintasuna@berriz.eus helbidera idatzi beharko da.
360º Kontzertua
Zentzu horretan Elena Caballerok, La Basu izenaz ezagunagoa denak, eta J Martina talde bizkaitarrak, 360 kontzertua eskeiniko dute datorren larunbatean, larunbatean. Arratsaldeko 19:00etan izango da Berrizko Kultur Etxean.