Ostirala,
2024ko Maiatzak10

MugaKultura

loader-image
Durango
2:39 am,
temperature icon 14°C
Humidity 81 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Eskuko telefonoarekin ikus-entzunezkoak egiteko ikastaroa eskainiko da gazteentzat Elorrion

Egun, denon eskura ditugu ikus-entzunezko onak sortzeko erremintak: eskuko telefonoak. Irudiak grabatzeko eta muntatzeko hamaika aukera ematen dituzte, eta horiek aztertu eta baliatzeko, ikastaroa eskainiko da azaroaren 26ean, Iturri Kultur Etxean.

Argazkia · Pekic

16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako tailerra izango da, eta batez ere ‘24 ordu digitalean’ laburmetraia lehiaketara begira formazioa ematea da helburua. Gehienez ere hamabi laguneko taldea osatuko da, eta horretarako, beharrezkoa da Iturri Kultur Etxean izena ematea; azken eguna azaroaren 23a izango da. Taldea osatzeko, gutxienez lau lagunek eman beharko dute izena; eta, aldiz, hamabi baino gehiago apuntatzen badira, izen-emate ordenaren arabera osatuko da taldea. Ikastaroaren ordutegia 10:30etatik 13:30etara bitartekoa da.

Irakatsiko diren edukiei dagokienez, grabazioa eta post-produkzioa landuko dira: plano motak aztertu, telefonoak ematen dituen grabaketarako aukerak ezagutu, ediziorako aplikazioak erabiltzen ikasi, trikimailu errazak barneratu… Ikastaro teoriko eta praktikoa izango da; gazteak ikus-entzunezko piezak sortzeko gai izango dira tailerraren ostean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu