Igandea,
2024ko Maiatzak12

MugaKultura

loader-image
Durango
8:22 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

BERRIZ: «Euskaraldia ate joka! Hitzez ekiteko garaia heldu da»

Udalak, herriko EUSKARALDI lan-taldearekin batera, hainbat ekimen antolatu ditu azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean izango den hirugarren ariketa soziala ospatzeko.

Berrizko Udaleko Euskara sailak, herriko EUSKARALDI lan-taldearekin batera, hainbat ekimen antolatu ditu azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean ospatuko den Euskaraldirako. Aurtengo edizioa “Hitzez ekiteko garaia” lemapean dator eta besteak beste, txapa banaketa ekitaldia antolatu da, kantu poteoa, bertso emanaldi musikatuak eta antzeztuak, kontzertua, solasaldia, ‘Pirritx, Porrotx eta Marimotots’ pailazoen ikuskizun berria eta Berrizko industrializazioaren sorrera deskribatuko duen bideo aurkezpena.

“Berritzailea izan zen 2018ko Euskaraldia, euskararen erabilera bultzatzeko inoiz egindako ariketa sozial masibo handiena; ilusioa, enpatia eta konplizitatea piztu zituen ekimenean parte hartu zuten herritarren artean eta Berrizen ere hala bizi izan genuen. Aurtengoa 3. ariketa soziala da eta berriztarroi, belarriprest eta ahobizi portaerak hartzeko deia luzatzen dizuegu” adierazi dute udal arduradunek.

Euskarazko hizkuntza portaerak indartzea

Euskarazko hizkuntza portaerak indartzea eta berriak eskuratzeko helburuarekin, oraindik ere aukera dago ate joka dagoen EUSKARALDIA izena emateko. Horretarako www.euskaraldia.eus bidez edo kiroldegian, kultur etxean edo udaletxean dauden diptikoak bete beharko dira.

Oraindik rol aukeraketekin zalantzarik baduzu, hemen daukazu ahobizi eta belarriprest izateko ibilbidea:

Ahobizi: euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Eta kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean, lehen hitza beti euskaraz.

Belarriprest: nire gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Euskara dakitenek, niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut.

PROGRAMAZIOA

Azaroak 18
18:00-19:30. Txapa/banderatxo banaketa
19:30. Kantu poteoa Olakueta plazan

Azaroak 23
19:00. Miñan solasaldia Amets Arzallusekin – Berrizko Kultur Etxea

Azaroak 26
19:00. La Basu + J. Martina kontzertua – Berrizko Kultur Etxea

Abenduak 2
17:00. Urteak bete, abenturak bizi! ‘Pirritx, Porrotx eta Marimotots’ – Frontoian

Abenduak 3
19:00. Bederatzikoa Andoni Egaña eta Xabier Lizaso – Berrizko Kultur Etxea

Abenduak 4
19:00. “eRRe” ikuskizuna – Berrizko Kultur Etxea

Abenduak 15
18:30. Berrizko industrializazioa bideo aurkezpena – Berrizko Kultur Etxea

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu