Osteguna,
2024ko Maiatzak09

MugaKultura

loader-image
Durango
2:35 pm,
temperature icon 24°C
Humidity 30 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak hitanoa lantzeko bi berba talde antolatuko ditu

Amorebieta-Etxanoko Udaleko euskara zerbitzuak hitanoa lantzeko bi berba talde antolatu ditu ikasturte honetan. Urte hasieran ekin zion ekimen berri honi Udalak, eta izandako erantzun onari esker, bigarren talde bat sortzea erabaki dute. Hala, aurreneko taldean joan den martxotik ekainera bitartean parte hartuko ikasleak ariko dira; eta bigarren taldea ikasle berriekin osatuko da eta oinarrizko ikastaroa egingo dute.

Euskara Sailak azaldu duenez, ikastaroa azaroan hasiko da eta zazpi saioz osatua egongo da. Saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du eta bertan Bizkaiko hitanoa landuko da. Hala, ikastaroan parte hartu nahi duten zornotzarrek ondo menperatu beharko dute euskara eta bizkaieraz moldatzeko gaitasuna izatea ere garrantzitsua izango da. Izena emateko: euskara@amorebieta.eus edo 946 300 002 (120 edo 121 luzapenak).

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu