Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
2:44 am,
temperature icon 7°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

«Oso positibotzat jotzen dugu Ferixa Nausikoak berreskuratu ahal izana eta herriaren erantzuna»

Ferixa Nausikoek agur esan dute datorren urtera arte. Bi urteko geldialdiaren ondoren, Elorriok bere ohiko Ferixa Nausikoak berreskuratu zituen berriro. Hala, jaietako bederatzi egunak igaro ondoren, Udalak 2022ko Ferixa Nausikoen balorazio positiboa egin du, eta jende kopurua eta programaren kalitatea eta aniztasuna balioetsi ditu.

Argazkia · Elorrioko Udala

“Oso positibotzat jotzen dugu Ferixa Nausikoak berreskuratu ahal izana eta herriak jaietan eman duen erantzuna. Kainaberak jaurtitako txupinazo jendetsuaren egunetik jaietako azken egunera arte, ekitaldi eta jarduera ugariek izan duten parte hartzea arrakastatsua izan da. Jai egitarauak oso harrera ona izan du eta, zalantza barik, beti gogoratuko dugun urtea izan da. Gauza batzuk lantzen eta hobetzen jarraitu behar dugu, noski, baina, oro har, oso pozik gaude. Udaletik Ferixa Nausikoak posible egin dituzten pertsona guztien lanari ere balioa eman gura diogu”, nabarmendu du Julene Lazkano Jaietako zinegotziak.

Izan ere, ekitaldi ugari izan dira Ferixa Nausikoen protagonista, besteak beste, ohiko artisau, nekazaritza eta abeltzaintza azoka, Urarka eta txosna inguruetako ikuskizunak eta giroa, umeentzako jarduerak eta datorren urtera arte agurtu diren jaiei amaiera eman zieten Su Ta Gar eta Puro Relajo taldeen kontzertuak.

Gertakari aipagarririk gabeko jaiak izan diren arren, gaueko autobusetan hainbat emakumek “baimen barik jasandako intimidazio eta ukituak” direla eta Elorrioko Asanblada Feministak egindako salaketaren aurrean Udalak bere gaitzespen sendoena erakutsi du.
prentsa oharra

Azkenik, Udaletik jakinarazi dute dozenaka objektu galdu daudela Udaltzaingoaren Bulegoan, giltzak, mugikorrak eta jantziak batez ere. Objekturen bat galdu eta berreskuratu gura dutenek Udaltzaingoarekin jarri beharko dute harremanetan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu