Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
2:23 am,
temperature icon 8°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Iban Ibarretxe musikari zornotzarra izango da ‘Su txikitan’ programaren hirugarren gonbidatua 29an

Ikasturte berriarekin batera bueltan da Su Txikitan programaren hirugarren saioa. Oraingo honetan Iban Ibarretxe Mezo zornotzarra izango da gonbidatua. 1973ko urriaren 26an jaioa, Amorebieta-Etxanoko Udazken eta Bermeoko Kankinkabara txistu taldeetako zuzendari da; eta baita Santurtziko Itsas Alde txistu taldearen silbotaria ere. Iban Ibarretxe Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga goi mailako kontserbatorioan lizentziatu zen txistu espezialitatean, eta egun irakasle lanetan ari da Amorebieta-Etxanoko Zubiaur Musika Eskolan eta Bermeoko Jose Antonio Egia Musika Eskolan.

 

Hilaren 29an kontatuko duen ipuinak txistua izango du ardatz. ‘…eta musika sortu zen’ izenburupean, txistuaren sorreratik abiatuko da Ibarretxe: “ipuina Izturitzeko koban dago girotua eta maisuki gureganatua. Musika hizkuntzatik harilkatua dago, eta balioak eta pedagogia ditu ardatz. Ohi bezala, ipuin guztiak Unai Ormaetxearen laguntzarekin sortzen dira.

 Hirugarren emanaldia

Ibarretxerena Su Txikitan programaren hirugarren emanaldia izango da. Amorebieta-Etxanoko Udalak 2021 urte amaieran jarri zuen martxan egitasmoa, eta ordutik, SD Amorebietako Mikel Zarrabeitia eta Pili Larraozearena izan dira kontalariak. Egitasmoaren helburua da, herriko pertsonaia ezberdinak ipuin bat sortzera animatzea eta hau 10 urtetik gorako neska-mutilei kontatzea. Ondoren egiten den solasaldian, bertaratutakoek pertsonaia gertutik ezagutzeko aukera izaten dute.

Bestalde, aurreko ipuin kontaketa eta solasaldietara gerturatzerik izan ez zutenek Udalaren Youtubeko kanalean dituzte ikusgai. Bertan izango da urritik aurrera, baita ere, Iban Ibarretxeren ‘…eta musika sortu zen’ ipuina.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu