Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
4:05 am,
temperature icon 8°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Durangoko San Agustin Kulturguneak 24 emanaldiz osatutako programazio berria aurkeztu du

Hemen kontsulta dezakezu programa. Egin klik. 

Uda Giro kultur eskaintza bukatu ondoren, San Agustin Kulturguneak irailaren erdialdean irekiko ditu ateak udazkeneko programazioarekin. Urte bukaera bitartean 18 konpainia izango dira bertan, eta guztira 24 emanaldi eskainiko dituzte. Irailaren 15ean hasi eta abenduaren 30era arte luzatuko den denboraldi berriak askotariko antzerki, dantza, zirku eta musika proposamenak ekarriko ditu Durangoko kultur zentrora.

Aroa Blanco durangarra ‘Miss Spein’ da.

Besteak beste, familientzako bi estreinaldi izango dira Ganso & Cía eta Benetan Be konpainien eskutik. Gainera, Durangoko Udalak COVID-19ak bertako ekosistema kulturalean sortu zuen krisiari aurre egiteko sustatu zituen ‘Durango Sor(tzaileen)leku’ bekak lortu zituzten hiru proiekturen estreinaldiak izango dira.

Aurkeztuko diren hiru proiektu bekadunak honako hauek izango dira: Maider Lopezek (Khontaria taldea) proposatutako musika, dantza eta antzerkiko diziplina anitzeko pieza bat, Egoitz Etxebarriak (Amantra taldea) proposatutako musika proiektu bat eta haur txikientzako antzerki ikuskizun bat (Ganso & Cía taldea).

Datozen hilabeteetan kalitate handiko ikuskizunak izango ditugu San Agustin Kulturgunean, gustu eta publiko guztientzako modukoak. Programa honek umorezko ikuskizunak ditu ezaugarri; beraz, ondo pasatu nahi duena arte eszenikoez gozatzera eta San Agustinera hurbiltzera eta kultura zuzenean gozatzera animatzen dugu”, adierazi dute Arantza Arrazola San Agustineko arduradunak eta Julian Rios eta Ane Abanzabalegi udal arduradunek.

Julián Ríos, Arantza Arrazola eta Ane Abanzabalegi. DURANGOKO UDALA

Egin zaitez bazkide!
  • San Agustineko Bazkideak: Urteko kuota baten truke bazkide txartelarekin aretoan egiten diren emanaldi guztietan %25eko deskontua eskaintzen da, gainera urtean bi emanaldi doan ikusteko aukera dago, eta, bazkideak dituzten gainontzeko antzokietan ere, bertoko bazkideek dituzten abantailak izango dituzte San Agustineko bazkideek. Bazkide txartelarekin programazioari buruzko punta-puntako informazioa eskaintzen da. Urteko kuota 25 €koa da.
  • Famili deskontua. Familia bereko 13 urtez gorako 3 lagun bazkide egiten badira bakoitzaren kuota 20 €koa izango da.
  • Txikitxartela: 13 urtez beherakoie zuzendutako bazkidetza sistema, bazkide helduen abantaila berberak ditu. Urteko prezioa: 5€

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu