Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
12:51 am,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Abadiñok Muntsaratzeko jaiak ospatuko ditu asteburuan

Egitaraua osoa hemen. 

 

Muntsaratzeko jaiak ostiralean, hilak 9, 19:00etan, hasiko dira, Donien Atxaren ohiko altxaerarekin. Adin guztietarako jarduerak, kontzertuak, bazkari herrikoiak eta animazioa antolatu dira. Lehen aldiz, Udalak doako gaueko autobus zerbitzua antolatuko du herritarrek, eta batez ere gazteek, jaiez modu seguruan gozatu ahal izateko.  

Durangaldeko Eutsi taldea.

Ostiralean, hilak 9, Donien Atxaren altxaeraz gain, Talde Batuak taldearen emanaldia izango da, parrillada Hazi Fundazioaren laguntzarekin eta gauerditik aurrera Karne Cruda & Eutsiren kontzertua. Egun horretan, 20:00etatik aurrera, irekiko da hurrengo egunean egingo den paella eta tortilla lehiaketetarako izen-ematea.

Larunbatean, “Mozorroaren egunean”, kotxe klasikoen kontzentrazioa izango da goizeko 10:30etik aurrera, Muntsaratzeko Dorrearen inguruan. Gainera, txikiek hainbat jarduera izango dituzte egun osoan zehar: umeentzako entzierroa, puzgarriak, apar festa, tailerrak eta aurpegiak margotzea. 18:30etan dantza saioa antolatu da, kasu honetan nagusientzat, karpan.

Egunean zehar, paella eta tortilla lehiaketak egingo dira –plaza “gorrian”–, baita gai libreko mozorro lehiaketa ere. Jaietako egitarauari amaiera emateko, ikuskizun piroteknikoa egingo da 21:15ean, Donien Atxaren ondoko zelaian, disko festa 22:00etatik aurrera, eta jaia Dani Borge eta Cristian Piornedo DJ-en eskutik itxiko da, 01:00etatik aurrera.

Iganderako aurreikusitako egitaraua herri kirolekin eta mahai-teniseko partidekin hasiko da 11:00etatik aurrera. Arratsaldeko programazioan umeentzako disko festa eta txokolatada egongo dira, 19:00etatik aurrera. Jaietako programa Muntsaratz Auzo Elkarteak antolatu du Abadiñoko Udalaren laguntzarekin.

 

GAUTXORI  

Udalak doako autobusa jarriko du larunbatetik iganderako gauean –22:00etatik 3:30era–, herritarrak, eta batez ere udalerriko gazteak, Muntsaratzeko jaietara garraio publikoan eta modu seguruan joan ahal izan daitezen. Lehenengo zerbitzua Traña-Matienatik abiatuko da (eskolen aurreko Bizkaibusen geltokia) 22:00etan eta azkena Muntsaratzetik (Bizkaibusen geltokia) 3:30ean. Autobusak Muntsaratz, Zelaieta (Bizkaibusen geltokietan) eta Traña-Matienan izango du geltokia.

“Traña-Matiena eta Muntsaratz artean dagoen distantzia fisikoa bete gura dugu, eta herritarrei jaiez gozatzen lagundu; udalerriko hiru herrigune nagusiak lotu gura ditugu, eta Abadiñoko gazteek gaueko aisialdiaz modu seguruan goza dezaten lagundu», azaldu du Mikel Garaizabal alkateak.

“Gautxoriaren” ordutegia

Irteerak Traña-Matienatik (eskolen aurreko Bizkaibusen geltokia)

  • 22:00, 23:00, 24:00, 01:00, 02:00, 03:00etan

Irteerak Muntsaratzetik (Bizkaibusen geltokia)

  • 22:30, 23:30, 24:30, 01:30, 02:30, 03:30ean
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu