Korrontzi folk bandak Julen Alonso eta Oinkari dantza taldearen lekua hartuko du bihar Amorebietan
Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du osasun arrazoiak medio, bertan behera geratu dela biharko aurreikusita zegoen Julen Alonso -gaur bere urtebetzea da- eta Oinkari dantza taldearen emanaldia.
Hauen ordez, Korrontzi folk musika bandaz gozatzeko aukera izango da leku eta ordu berean: iluntzeko 22:00etan, Zubiondo plazan.