Kultur egitarau zabala izango du Gazte Topagune Sozialistak Durangon igandera bitartean
Mugalari.info
GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak eta IA Ikasle Abertzaleek antolatutako egitarauaren barruan hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak, film labur lehiaketa, kirol ikuskizunak, kontzertuak… izango dira.
Besteak beste, J Martina taldea izango da larunbatean, gune nagusian, Landako Erakustazokan. Berak egin du Gazte Topagune Sozialistako abestia
Durangoko Konorte taldeak ere kontzertua eskainiko du Gazte Topagune Sozialistan. Sutegia deitu duten gunean izango da, San Fausto auzoan, larunbat arratsaldean.
Lau eguneko topagunean «komunismoaren gaurkotasunaz nahiz gazteok modu independentean antolatzeak duen garrantziaz” eztabaidatu eta hausnarkatuko dute antolatutako ekitaldiez baliatuta.
Iurretako frontoian, Durangoko institutuan, Tabira eta San Fausto auzoetan, San Antonio eta ikastetxeak, liburutegia, eta San Agustin Kultur Gunea izango dira antolatuko diren ekitaldi guztietarako guneak.