Asteartea,
2025ko Otsailak25

MugaKultura

loader-image
Durango
4:59 am,
temperature icon 12°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 50 Km/h

Musikairek musika ikuskizun bi eta dantza garaikideko lau hartuko ditu asteburuan

Musikairek sei ikuskizun izango ditu guztira bere hirugarren asteburuan, musika ikuskizun bi eta dantza garaikideko lau. Eguraldia, artistak eta ikus-entzuleak laguntzen ari dira eta udako jaialdiaren funtsaren aliaturik onenak izaten ari dira.

Tcheka.

Bihar, ostirala, 20:30ean, Ganondo parkeko agertokira igotzen lehena Tcheka izango da, pop, folk, jazz, bluess eta rock estiloko emanaldia eskaintzeko. Larunbatean, hilak 16, leku eta ordu berean Rafa Rueda & HamabiHots Abesbatzaren txanda izango da. Bakarlariaren 20. urteurrenaren atarian, Rafa Ruedak eta bere taldeak aspaldi jo ez dituzten zenbait kantu berreskuratuko dituzte.

Igandea, hilak 17, dantzaz jantziko da, protagonismoa dantza garaikideari emateko. Horrela, 19:30ean Larrua, Lasala eta Ertza konpainiek dantzaren agertoki bihurtuko dute plaza, eta dantza garaikideko lau ikuskizun eskainiko dituzte guztira: ‘Muda’, ‘Dye Dye’, ‘Alive’ eta ‘Otempodiz’.

Ordu-aldaketa

Datozen egunetan jarraituko duen bero-bolada dela eta, Musikaireren ikuskizunak ordu erdi beranduago hasiko dira. 20:00etan hastea aurreikusita zeudenak 20:30ean hasiko dira, eta 19:00etan hasiko zena, azkenik, 19:30ean izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu