Asteartea,
2025ko Otsailak25

MugaKultura

loader-image
Durango
5:28 am,
temperature icon 12°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 50 Km/h

Durangaldeko Mankomunitateak bideo bat zabaldu du bizikletaren erabilera sustatzeko

Mugikortasun aktiboa eta jasangarria bultzatzeko estrategiaren barruan, Durangaldeko Mankomunitateak bideo bat egin eta zabaldu du lana eta ikasketak direla-eta egin ohi diren joan-etorrietan edo erosketak tokiko merkataritzan egiteko herritarrak bizikleta erabiltzera animatzeko eta erabilera sustatzeko. “Durangaldea Estrategia: CFE – Cycle Friendly Employer lehen Lurraldea” proiektuarekin bat egin duten eskualdeko dozena erdi erakunde eta enpresak euren testigantza eman dute “Durangaldea Biziz Bizi” izenekoan.

 

Bideoaren grabazioan hauek hartu dute parte: Mireia Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitateko presidente eta ohiko txirrindulariak, Iban Mayo txirrindulari profesional ohi eta Durangoko bizilagunak, Idoia Buruaga Elorrioko alkateak, Alex Palacios Dendak Baiko presidenteak, Ana Martín Flores banatzailea eta Dendak Bairen etxez etxeko zerbitzuaren arduradunak –bizikletan banatzen duena–, Fernando Zubero Imcoinsako zuzendari komertzialak, Ana Barturen Iurreta LHII-ko idazkariak eta Eneritz Zabala Baqué Kafeetako Pertsonen saileko kideak.

Durangaldeko Mankomunitatea “Durangaldea Estrategia: CFE-Cycle Friendly Employer Lehen Lurraldea” proiektuaren buru da. Proiektu horrek eskualdean bizikletaren eguneroko erabilera sendotu gura du. Proiektuan Durangaldeko 20 erakunde publiko eta pribatu egiaztatu dira dagoeneko.

Bizkaia bizikletan bizi

Mankomunitateak bultzatutako proiektua Bizkaianbizikletaren erabilera sustatzeko BIZKAIA BIZIKLETAN BIZI estrategiaren barruan dago. Bizkaiko Foru Aldundia buru dela, Orbearen, Deustuko Unibertsitatearen, Bredako Unibertsitatearen (Herbehereak), Bizkaiko Garraio Partzuergoaren eta Mankomunitatearen beraren lankidetzarekin ari da gauzatzen.

Lankidetza publiko-pribatu horren helburua Bizkaian bizikletaren erabilera modu integralean sustatzea da, arlo guztietako ekintzen bitartez (azpiegiturak, prestakuntza, kontzientziazioa, ikerketa, etab.)

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu