Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
2:29 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 51 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

O`Keeffe-ren bizitza, Durangoko Arte eta Historia Museoaren “komiki erraldoi batean”

Durangoko Arte eta Historia Museoa komiki erraldoi batean bihurtuko da ostegun honetatik abuztuaren 28ra arte, Georgia O`Keeffe margolari iparramerikarraren bizitza eta istorioak kontatu asmoz.

Thyssen-Bornemisza Museo Nazionalak Georgia O`Keeffe margolari iparramerikarrari buruzko komiki bat egiteko eskatu zion María Herreros artista valentziarrari, O`Keeffe Fundazioarekin batera Madrilgo arte museoan iaz antolatu zen aldi baterako erakusketa dela eta.

Komikiak arrakasta handia izan zuen, eta erantzun oso onak jaso zituen Amerikako Arte Fundazioaren eta publikoaren eskutik. Komikia garrantzi handiko lana da, eta gaur egun lekua du nazioarteko merkatuan, Self Made Hero argitaletxearen Art Masters bilduma entzutetsuaren eskutik datorren edizio ingeles zainduarekin hasita.

‘Georgia O`Keeffe x María Herreros’ proiektu honen bizitzan beste urrats bat izango da erakusketa. Durangoko Arte eta Historia Museoan ikus ahalko da lehen aldiz, 2022ko uztailaren 7tik abuztuaren 28ra bitartean.

Komisarioa

Erakusketaren komisario Asier Mensurok nabarmendu duenez, “ekimen honekin museoak nazioarteko korronte garrantzitsu batekin bat egiten du, besteak beste, Louvreko Museoa, Georges Pompidou Arte Zentroa, MoMA, Rijskmuseum, MNAC, Pradoko Museoa edo, jakina, Thyssen Bornemisza Museo Nazionala”.

Nabarmentzekoa da komiki honen berezitasunetako bat dela egileak lana jatorrizkoaren gainean errotulatzen duela, eta horrek aukera ematen diola bisitariari, orriak aretoan ordenatuta daudenez, obraren irakurketa osoa egiteko eta, horrela, proiektua bere dimentsio narratiboan antzemateko. Erakusketan, komikiaren orrialde guztiak biltzen dituzten 102 arkatz eta ikatzez egindako marrazkiak daude

María Herreros margolari, ilustratzaile eta komikigile originalenetako bat da, Estatuan zein atzerrian ibilbide sendoa daukana. Besteak beste, Taschen, Lunwberg edo Astiberri argitaletxe ezagunentzat argitaratu du; Vogue, La Vanguardia, El País, Yo Dona edo Público aldizkari eta egunkarietan lan egindakoa; eta Mango, Uniqlo, Kenzo, Reebok eta beste marka batzuekin elkarlana egin duena. 2019ko Taschen katalogoaren arabera, munduan eragin handiena duten 100 ilustratzaileetako bat da.

María Herreros erakusketaren inaugurazioan egongo da Ricardo Cavolo artista eta ilustratzailearekin batera. Biek obra bat egingo dute zuzenean, erakusketan beste pieza bat bezala txertatuko dena.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu