Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
6:59 pm,
temperature icon 23°C
Humidity 57 %
Ráfagas de viento: 52 Km/h

Euskaraldiaren edizio berria 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra: Elorriok hartu du lekukoa

Badator Euskaraldia! Euskararen aldeko ekimen hau azaroaren 18tik abenduaren 2ra antolatuko da Elorrion ere Hitzez ekiteko garaia lelopean.

Udalak dagoeneko jaso du gonbidapena eta, era berean, herriko elkarte guztiak, norbanakoak barne, parte hartzera animatu nahi ditu ekainaren 21ean, arratsaldeko 18:30ean, Iturri Kultur Etxean egingo den ekimen-aurkezpenean.

Iritziak

Ekitaldian, hirugarren edizioaren ezaugarriak azaltzeaz gain, Elorrion Euskaraldia aurrera eramateko zer egin nahi den eta antolakuntzaren gainean iritziak partekatuko dira.

Duela urte biko edizioan, askotariko eragile eta norbanakok parte hartu bagenuen ere, aurtengoan jende gehiago batzea eta ekimena indartzea izango da helburua.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu